ixiltasuna
IXILTASUNA
Ahoa itxi eta
Hitz egin dezagun
Literaturan bide
Liburuak lagun
Keinu berriak sortu,
Keinu ezezagun,
Ixiltasunan bide
Bai gau ta bai egun;
Ea ixiltasuna
Nabarmentzen dugun
Ilumpean eseri
Bakardade osoan
Eta lasaitzen hasi
Era erosoan
Pentsamenduen jabe
neronen giroan
ideiak izanikan
betidan ahoan
hitzak erakutsiaz
modu izkutuan
nola hitz egiten da
mutuen hitzetan?
Zer aurkituko ote
Hauen ahoetan?
keinu berrien bidez
denen esanetan
adats berri bat sortuz
gure bihotzetan;
Letrak sartu ditzagun
Denen mingainetan
Mutu bilaka gaitez
Etorkizunean
Ez dezagun hitzegin
Gaua iristean
Hitzen adatsa galduz
Lasaitasunean
Idei guztiak martxan
Ezarri beharrean
Oihuka hasiko naiz
Nire barrenean
Katuak jaten duen
Mingaina bezala
Mutu gera gaitezen
Hemen bereala.
loak barreneraino
Eraman gaitzala,
Egi guztiak amets
Bilaka ditzala
mutuak berarekin
mututu nazala
Julen Agirreburualde
Iruzkinak
Utzi iruzkina: