Zer behar dugun eta zer ez
Arrazoi ugari esango nizkizueke Tronu Dema ikusi egin behar duzuela komentzitzeko. Baina ez dut egingo, “sarea maxiatu” ezazue -Arantxa Arzak dioen bezala ;-) - eta zuek topatuko dituzue. Hori dena orain arte kapitulo bat ere ikusi gabekoak bazarete, gauza guztiz inprobablea, bestalde.
Esango ez dizkizuedan arrazoien artean pertsonaia gogoangarri bat dago: Tyrion Lannister, ipotxa, jendeak baztertua, aitak gorrotatua izanagatik -edo izateagatik, akaso- sano bizizalea, azkarra eta sarri egia borobilak esaten dituena. Bada eszena bat gogoan iltzatuta geratu zitzaidana eta bloga daukadanez, ba, zuekin elkarbanatuko dut:
Tyrion: Stannisek ateak zeharkatzen baditu, gureak egin du.
Varys: Diotenez, etsaiak bizirik erretzen ditu Argiaren Jainkoaren ohoretan.
Tyrion: Argiaren Jainkoak erreta nahi ditu etsaiak, Jainko Itoak itota nahi ditu. Zergatik Jainko alu krudel horiek guztiak? Non dago titien eta ardoaren jainkoa?
Eta nago, Jainko anker eta gupidagabeak bazter ere, zenbatetan ez ote litzaigukeen nahikoa horrekintxe: ardoa eta titiak. Besterik ez.
_______________________________________________________________________________________________________
P.S.: Ingelesez zer dioen hemen behean duzue eta gaztelaniaz nahiago baduzue, aldiz, hemengo 7:52 minutuan.
Tyrion: "If Stannis breaches the gates, the game is over."
Varys: "They say he burns his enemies alive to honor the Lord of Light."
T: "The Lord of Light wants his enemies burned. The Drowned God wants them drowned. Why are all the gods such vicious cunts? Where is the god of tits and wine?"
V: "In the Summer Isles. They worship the fertility goddess with sixteen teats."
T: "We should sail there immediately."
Iruzkinak
Utzi iruzkina: