Plaza del Viento

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-05-09 22:28
5

Semaforo batean nengoen. Horrelakoetan, badakizue, edo sudurtzuloak garbitu edo bestela aurrean dituzun kartel guztiak irakurtzen dituzu. Nik bigarrena aukeratu eta aurrean nuen furgonetan irakurri dut: Muebles Villabaso . Nire barruan bizi den filologoa esnatu da V eta ll euskal izen batean ikusi bezain laster. Egia esan, ez dakit filologoa izan den ala itzultzailea, ala euskaltzain ttikia, denak bizi baitira nire barruan oraintsu heldu den Taliban jatorrarekin batera. Horrelako begitantziñotan galduta nenbilela, helbidean erreparatu dut: Plaza del Viento, Jaen. Jaen? Koño! pentsatu dut lehen martxa sartu dudan bitartean, Jaen!. Ez naiz sekula Jaenen egon, ondotik pasatu naizen arren, baina herri polita izan behar du haizeari, Haizeari letra larriz, kale bat eskaintzen badio. Eta hasi naiz bueltaka guk zeri edo nori eskaintzen dizkiogun kaleak eta, benetan, ze petardoak garen! Gure kaleek oso izen potoloak dauzkate beti: Dato Jenerala, Agirre Lehendakariaren Enparantza, Konstituzio Plaza eta aaaaaaaaaaaaaaaaabar. Ze desberdinak izango liratekeen gure herriak Haizearen Plazara noa, edo Euriaren Etorbidetik nator esan ahal izango bagenu. Edo: Eguzkiaren Enparantza, Lainoaren Kalea, Hodeien Pasealekua, Lanbroen Kantoia, Elurraren Parkea...

Patxi

Patxi 2005-05-15 01:30 #1

Ba ni Legazpi kalean bizi naiz. Legatz bi. Hortik datorrela uste det. Nere ama berriz, Baliarraingoa. Bale arrain. Eta aita Urretxukoa, Urre tsu. >
Beraz, sekula pentsatu gabe, baina beharbada arraindegi bat montatu beharko nuke aberasteko. >
Zumarragan ipini zioten kale bati duela urte gutxi, Ipar-haizea. >
Bai polita. >
Iparraisea para muchos. Qué mal suena no?

iñigo m.

iñigo m. 2005-05-18 19:36 #2

Bide batez, hortik gertu beste plazatxo bat dago, Plaza de la Guardia Civil deritzona. Esan zidatenean ezin nuen sinetsi, izen zaharra zela pentsatu nuen. Baina 'paginas amarillas'etan halaxe agertzen da. Urtebetez bizi izan nintzen ondo-ondoan eta enterau-pez. >Komentau arren..
A, ez dago plakarik.

2006-02-03 15:54 #3

Agian erratuko naiz, kamioia ikusi ezkero fijatuko naiz baina... Muebles Villabaso-ren aurretik pasatzen naiz egunero, Bilboko Jaen kalean dagoena, Gordoniz kaleak plazatxo bat daukan lekuan (nik dakidanez izenik ez du, baina entzun dut Plaza del Viento delakoa, halako iturri-eskultura bat baitu, haizea egiten duenean higitzen dena, aldi berean kale osoa ureztatuz). >Beste gauzaren bat izan leike baina...Agian erratuko naiz, kamioia ikusi ezkero fijatuko naiz baina... Muebles Villabaso-ren aurretik pasatzen naiz egunero, Bilboko Jaen kalean dagoena, Gordoniz kaleak plazatxo bat daukan lekuan (nik dakidanez izenik ez du, baina entzun dut Plaza del Viento delakoa, halako iturri-eskultura bat baitu, haizea egiten duenean higitzen dena, aldi berean kale osoa ureztatuz). >Beste gauzaren bat izan leike baina...

2006-02-03 15:54 #4

Kar, Kar, Kar. Baliteke ni erratuta egotea. Semaforoan erdi lo nengoela kamioia aurretik pasau eta konfundiduko nintzen.Dana dala, hori ez da garrantzisuena. >1000 esker plazatxo honetatik osteratxu bat emoteagatik eta iritzia emoteagatik.Kar, Kar, Kar. Baliteke ni erratuta egotea. Semaforoan erdi lo nengoela kamioia aurretik pasau eta konfundiduko nintzen.Dana dala, hori ez da garrantzisuena. >1000 esker plazatxo honetatik osteratxu bat emoteagatik eta iritzia emoteagatik.

wtf??

wtf?? 2008-01-08 20:39 #5

qe idioma es este¿?

aaah¿?

plaza del viento

Utzi iruzkina: