Oximorona

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2008-02-23 14:12

 


Oximorona baliabide literarioa da eta hasieran harrigarria eta txinpartatsua suertatzen bada ere, baliteke erabiliaren erabiliaz betekada ere eragitea. Normalean izen eta izenlagun bikoteak osatzen dute oximorona; ezinezko bikoteak: argi iluna, eguzki beltza, abokatu zintzoa... Gaztelania ezagutzen baduzue, goza ezazue Quevedok idatzitakoa: “Es hielo abrasador, es fuego helado, es herida que duele y no se siente...”

Izen eta izenlagunak osatzen dutela esan dugu baina badira erabilpen libreagoak ere, hala nola politikariek egiten dituzten zenbait mikroa aho parean jarri orduko. Honelako bat dakarkizuet gaur, oximoronaren hedapena deituko diogu. Nik beste pare bat gehitu ditut, nahiz eta badakidan ez dutela jatorrizkoaren maila gorena lortuko.

 

“Herri borondateari mugarik jarri gabe, arauen barruan.”

Ramon Jauregi, politikaria.

 

 

Nire ardiak aske dira, mugarik gabe, hesiaren barruan.

Jozulin, artzaina.


Nire arrainak aske dira, mugarik gabe, akuarioaren barruan.

Jozulin, akuariofiloa.

 

 

Eta hau da politikari batek esandakoa kanpaina hasi baino lehen... Egun hauetan entzun beharko ditugunak! Aste pare bat geratzen zaigu, animo!


____________________________________________________________________

(*) Ramon Jauregi, kontuz morroi honekin, gauzak argiegi esaten baititu; irakurri bestela elkarrizketa osoa.

 




Utzi iruzkina: