Iraultza blogosferan
Ezusteko ederrak astindu du gaur euskal blogosfera eta are gehiago Wall Street bera ere, euskal enpresa batek Goggle ahalguztiduna erosi duela zabaldu denean. Cope & Zintas euskal zopware enpresak AEP zitala (OPA hostil) egin eta Goggle -ren akzioen gehiengoa eskuratu du. Cope & ; Zintas enpresa ezaguna da Zopa programazio hizkuntza asmatu izanagatik eta batez ere www. susmatu.com , www. augki.com , www. egibar.org eta www .gehiena.net euskal guneak direla eta. Cope & Zintas enpresako buru, eta oraindik aurrera Blooger plataformaren jabe, Zuzendari Orokor eta Nagusi den Javiertxo F. Hosto-Latzak zera esan digu: “Zer uste zuten ba, ez ginela ausartuko, ala?”
Bestalde, Blooger eta Goggle -ko langileek BEGA (Blogeatzeko Euskararen Gaitasun Agiria) atera beharko omen dute.
Harridura zen nagusi “egibarnautak” taldekoen artean ere; zerrendako mezu bat lortu dugu, honela zioen:
Adi gero, mezuak bidaltzeko: egibartarrak-/9hXvnWue/9Wk34tik3J/w
public.gmoni.org http://www.egibar.org/zerrendia egibartarrak-leave
9hXvnWue/9Wk34tik3J/
“Edarra ein desku Javiertxok arerixuakin juanda, ondiñokarren dakat buruan goizeko albistia zerrendian irakorri dodanian... Siñistu biar dogu barrixa, ala ze ostixa? “
Adi gero, mezuak bidaltzeko: egibartarrak-/9hXvnWue/9Wk34tik3J/w
public.gmoni.org http://www.egibar.org/zerrendia egibartarrak-leave
9hXvnWue/9Wk34tik3J/w 2005/12/28
Blogero.net enpresako G. Ketedén ere txundituta harrapatu dugu: “Jode!, bagenekien sorpresaren bat ateratzekotan zebiltzala, baina, hau....hau!”.
Hartzapanda seguritate enpresako Aitor Agirregomezkortakoategorrieta eta Yajúm! Ezpania -ko Xabier Ezeizabarrenetxekotegi ezin izan ditugu elkarrizketatu paradero ezezagunean aurkitzen baitzuten beren burua.
Hau izan da dena oraingoz. Erantzunetan aktualizazioiak izango dituzuelakoan gaudete.
Iruzkinak
aritz 2005-12-28 11:00 #1
<p>Ona! ><br />Irakurtzen bukatu ta irriparrez ari nintzela konturatu naiz.</p>
Utzi iruzkina: