Igandeko egunkariak
Bizioa dut egunakariak irakurtzea. Igandeetan, eguerdian, hiru egunkari edo, garagardotxu bat eta jateko zerbait eta zeruan nago.
Gaur ere hala izan da, sikieran irakurtzen hasi arte. “El Correo Español” izan da lehena eta azala bakarrik nahikoa izan da nokeatuta moduan uzteko: “SOBERANIA POPULAR” zen izenburua. Uaaaau! pentsatu dut, erreferenduma, autodeterminazioa, herriak du hitza...Hori dena pentsatu dut. Baina ez zen horri buruzkoa berria, honela jarraitzen zuen: “Los principes afianzan su aceptación popular”. Knock out. Barruko orrialdeetan adurra litroka, hektolitroka, gigalitroka.
Hurrengoa, Berria . “Alarde tradizionala ezin dela debekatu dio Udalak, ‘ez duelako diskriminatzen”. To! No!. Hitzik gabe uzten nau kontu honek, esan nahi dut idazteko moduko hitzik gabe, ze, gustura esango nieke pare bat gauza falokrata hauei.
Gara ren Zazpikan irakurri dut torturaren gaineko erreportaia, Eva Forestena. Bikaina, hurbila, ileak lazten dituen horietakoa. Bertan torturatu batek kontatzen du nola hamaika kolpe, poltsa eta abarren ostean bakarrik utzi zuten lurrean botata torturatzaileek futbol partida ikustera joan zirelarik. Eta dio faltan bota zituela, nahiago zituela torturatzaileak bakardade huts, babesgabea baino. Eta kontatzen du nola beti pentsatu duen: Nola azalduko diot nik hau jendeari?.
Batzuetan harritu egiten nau nola gustatu ahal zaidan oraindik egunkariak irakurtzea.
Iruzkinak
Patxi 2005-05-23 00:52 #1
<p>Irakurtzeari uzten diozun bitartean behintzat, pasa errebista hain ondo, gaur bezela, batzuk behintzat estimatuko degu ta. ><br />Torturatu horrek dioena, lehenengo aldia da irakurtzen dedana, baina igerrita nengoen ni halako zerbait. Ziegaren isiltasunak ze latza izan behar duen. Nik behintzat ulertzen diot oso ondo.</p>
Utzi iruzkina: