Edonon aurki genezake epikotasuna

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2005-05-24 14:14
1

Seguru asko hauxe izango da kirolaz eta hemen irakurtzen duzuen bakarra, baina txakur berde bat ez da egunero deskubritzen eta gaur enteratu naiz Mendizegik ez duela txirrindularitza jarraitzen, baina epikotasuna aitortzen diola . Ados gauza bietan. Niri ez zait txirrindularitza gustatzen, ez futbola, ez hockeya. Zaku karrerak ere ez zaizkit gustatzen ia. Tenisa ikustea jasatera hel naiteke eta esku pilotaz gozatu ere egin dut inoiz. Epikotasuna, dramatikotasuna bezala, edonon aurki genezake , ordea. Epikaren adierazgarritzat daukat, adibidez, joan den igandeko eskuz banakako finalaurreko partida, Ruiz eta Irujoren artekoa. Buruz buruko norgehiagoka batek, edonolakoa izanik ere, berez du epikotasuna, baina emaiezue begiratu bat pilotarien eskuei, pilotaren gogorrari eta irudikatu orain esku hori eta orduko 100 kilometrora datorren pilota hori 200 edo 300 aldiz jo behar duzuela.
Gainera, 21-21 joan eta errestatzera airez ero bat bezala ateratzea ez da egunero ikusten den zerbait. Epikoa, dudarik gabe.



Anonymous

Anonymous 2005-05-25 07:34 #1

<p>Bai, bai, ados. ><br />Hala ere, epikoa izateko, eskuz eta binaka. ><br />xme</p>


Utzi iruzkina: