Buruan darabiltzadan begitantziño solte (edo ez hain solte) bi
.
Lehen begitantziñoa:
Etxetik lanerako bidean graffiti bera irakurtzen dut egunero. Egunero, begiratzen ez dudanean salbu. Honakoa: ‘No sabes el daño que me estás haciendo. Yolanda, maite zaitut’. Egilearen etsipenaz apenas dagoen dudarik, baina honezkero pasatuko zitzaion, hamar urte erraz izango dira pintada agertu zenetik eta agian ezkonduta edo armairutik irtenda dago gaur egun. Nire kezka da ea dagoeneko euskara ikasi duen. Galdetuko duzue: -Baina, ez al daki? ‘maite zaitut’ esaten du, ezta?
Nik,baina, prest daukat erantzuna: badaki ere, ez du erabiltzen eta erabiltzen duen apurra modu ‘liturgikoan’; hau da, ‘Gabón denorí ’ euskaraz esan eta gainerakoa erdaraz botatzen dutenen antzera. ‘Maite zaitut’ esateko lain askok dakite, kontua da ea nork dakien –eta jakinik ere zenbatek esango lukeen euskaraz- ‘no sabes el daño que me estás haciendo’.
Amén.
Bigarren begitantziñoa:
Ikasle bat Cadizetik etorri berria da. Lana (eta euskaltegia) gutxi baterako utzi eta hara joan zen tripaz gora eguzkitan egun batzuk egitera. Kexaka etorri da ‘guiri’z beteta omen dago eta. ‘Guiri’ delako hauek beren hizkuntzan hitzegin nahi dute mundu guztiarekin, antza. Ikasleak eta bere lagunek, ordea, larrutik ordainarazi diete atzerritar alu horiei ingelesez egin nahi izate hori. Euren artean euskaraz egiten zuten. Ikaslearen hitzetan: ‘inork ez ulertzeko’. Kuriosoa, inork ez ulertzeko hizkuntza bakarra, euskara.
Amén, zu hor eta ni hemen.
.
Iruzkinak
Patxi 2005-05-15 01:33 #1
<p>Nere lagun Eguzkiñek, Marokon, duela urte batzuk: ><br />"Goazeman hemendik! Moro zahar hauek larrutako baiño ez gaitue nahi eta!" ><br />Eta "Moro" dendaria, Izalgo (Idiazabalgo) nexkatxa batekin ezkondutakoa, euskaldun peto petoa. ><br />Ene ke risas isimos.</p>
Utzi iruzkina: