“Badira beste munduak...
...baina honetan bertan daude”. Paul Eluard poetaren hitzak dira eta gaur baino lehenago irakurriko zenituzten, akaso. Baina egia diote, beste munduak badira: ordu honetan bertan, hau irakurtzen ari zaren une berean, ari dira erizain eta medikuak larrialdietako boxetan dauden gaixoak artatzen; zainketa intentsiboetako ohatzetan daudenei irribarrea eskaintzen temometroa jartzeaz batera. Gerra galduko dutela jakinean, batailak irabazi nahian.
Baiki, badira beste munduak eta gutako gehienok sartu-irtena egiten dugu – tarteka eta derrigortuta- mundu horietara, senide edo hurbilekoren bat gaixotzen denean adibidez. Baina badira egunero-egunero mundu horietan lan egiten dutenak eta nahiko nuke jakin nola moldatzen diren oinaze gaindosia saihesteko, zer egiten duten endekapenaren erdian burua bere lekuan mantentzeko, nola sinets dezaketen eguzkiak egunero argitzen duela eguna eta bihar ere berdin egingo duela.
Nahiz eta guztientzat ez.
Post scriptum: Gauez etorri zen heriotza, den lapurra bezala, eta emeki-emeki itxi zuen parentesia, betiko. Neure burua aurkitzen dudanean, bere lekuan jarri eta laster naiz berriro zuekin.
Iruzkinak
2008-02-12 13:49 #1
Esperoan izango gaituzu. Eutsi goiari!
2008-02-12 16:03 #2
Muxu bat, Jozulin.
patxi lurra 2008-02-12 17:43 #3

Heriotza, modu honetan, askotan gabaz dator, ikusi dozunez. Aitaren kasuan hala izan zan be bai, eta amonarenean, eta pertsona maitatu askoren kasuetan.

Oinazea zelan kudeatu? Lerroaren aldearen arabera jokatzen dogu, pertsonak garen moduan. Lerroaren beste aldean gagozanean konturatzen gara zenbat gauza egiten dogun txarto (eta zenbat ondo). Lerroaren "alde profesionalean", aldiz, danok ez dogu modu berean jokatzen beti, gaixoa eta senideen arabera da askotan. Batzuekin izugarri konektatzen dozu eta oinazea sentitzen dozu be bai, zelan ez!

Oinazea apur bat uxatuko dozunean, nahi dozunean idatzi, geratu (zeure etxean edo neurean) eta lasai berba egingo dogu... futbolaz eta nesketaz, noski.

Besarkada ahunzgarria!

Patxi 2008-02-13 11:32 #4
Animo Jozu, eta aurrera!

jonas 2008-02-13 12:30 #5
Zer esan... Animo, Jozu.
Jozulin 2008-02-13 20:40 #6

Mila esker guztioi, banan-banan, animoengatik,
bihotzez.

Patxi L: futbolaz ezer gutxi daukat nik
esateko, baina neskei buruz... luuuuze hitzegingo dugu halako batean.

iturri 2008-02-16 01:10 #7
Besarkada handi bat eta animo asko, Jozu.

katixa 2008-02-22 10:47 #8
Muxu bat, Morenito.

Utzi iruzkina: