3
A: Ikusten dut telebistan Palestinan atentatua izan dela, Gazan. Gehien bat mendebaldarrek erabiltzen duten hotel batean, Gaza osoan alkohola zerbitzen zuten leku bakarrean. Debekatu egiten baitie erlijioak (Islamak) alkohola edatea.
B: Hemen, mendebaldean, laster esan ahal izango dugu “erretzea debekatzen ez duen leku bakarrean”. Debekatu egiten baitigu erlijioak (Osasunak) tabakoa erretzea. Zenbat urte barru debekatuko dute alkohola edatea?
Nolatan ausartzen naiz debeku biok alderatzen? Parekatzeko modukoak al dira?
2
Italiako irudiak telebistan. Etorkinak ikusten ditut albistegian, harrapatu eta gero edukitzen dituzten aterpeetatik atera dituztenean. Arropa mendebaldekoa, modernoa, daramate soinean eta beren ondotik poliziak eta bolondresak dabiltza laguntzen, besoetatik oratzen eta ber-herriratuko dituen hegazkinerantz bideratzen. Poliziek eta laguntzaileak ere moderno jantzita doaz (Badakizue nola janzten diren poliziak poliziaz janzten ez direnean: “vestidito pero informal”). Gaua da eta irudiak ilunak. Detaile bakar batek adierazten digu nor den etorkina eta nor polizia: latexko eskularruak daramatzate poliziek.
3
Nire urteguna da. Zorionak Jozulin!
Iruzkinak
Olegario Makarrovski 2006-01-05 15:25 #1

urte askotarako jexuxin

Ricardo Gómez 2006-01-05 15:52 #2

Zorionak, Jozulin, berandutxo bada ere.

Patxi 2006-01-05 16:06 #3

Muchísimas felicidades Jozu!! >

patxi lurra 2006-01-05 18:32 #4

Felice compleanno! Ipurdi bete on!

aritz 2006-01-09 15:09 #5

Ni ere berandu nator, baina,... >
ZORIONAK!!!!

2006-02-03 15:54 #6

Biba kokozko yogurrak! >Eta zorionak, pekatore of the prader!Biba kokozko yogurrak! >Eta zorionak, pekatore of the prader!

2006-02-03 15:54 #7

Tanks folcs! Mersi! Grasiaz! Ezquerricasko! Danqueshen! >Barcatu hortografíagatic, Ahantzeimer atakatzen hasi da eta -

Tanks folcs! Mersi! Grasiaz! Ezquerricasko! Danqueshen! >Barcatu hortografíagatic, Ahantzeimer atakatzen hasi da eta -

Utzi iruzkina: