Aurkezpena

josuegiguren 1456149991742 JOSU | 2008-02-28 09:47

Iepa danai!!!

Ni Josu naiz, 16 urteko zarauztar bat naiz lenengo batxilerra iten aidana oteitza lizeoan. Pelotan ta judon ibiltze naiz ta orokorrian kirol danak gustatze zaizkit. Afiziyo mouan ba lagunakin ibili, musika entzun ta... bueno eozeinek iteitun gauzak.

Nere musika taldeik gustukuena NOFX da dudik gabe, lengo urte bukaeran Bilboaino junitzan esamiñak eukitare, imajinau z makinak dian neretzat. Geo Ignite, Misfits, Bad Religion, Lagwagon, Flogging Molly... ere gustatze zaizkit.

Nei geien gustatze zaizkiten kirolaiak Abel Barriola ta Valentino Rossi dia, ainbeste egun alaitu dizkiatelako. Aurtengo lauterdiko ta eskuz banakako txapelketako partidu danak ikustea jun naiz Barriolak jokatze zunian, finalea ez baño, sarreran preziyua ezta brometakua ta. Nik ikusi nitun partidu danak irabazi zitun baño finalian... baten Aimar ta besten Titin. Rossiri buruz ba ze esangoet, eztao bere karrerako momentuik onenian baino nik iwal iwal segitzeiot. Kiston umoria daka ta munduko pilotoik onena da, moto on bat bakarrik falta zaio. Aurten, ekainian jungo naiz Montmelóko  zirkuitoa, kiston goguakin nao.

Ba eztakat eze geio esateko ta beste bat arte.

Josu


Utzi iruzkina: