Treneko musika
Azkenaldian lagunak pixka bat baztertuta neuzkan ikasketak eta lana direla eta. Baina guztia utzi nuen egun hartan beraiekin parranda botatzeko. Goizalderarte ibili ginen hor nonbait herriren bateko tabernetako argiek itsututa. Hori zen behar nuena estresa kanporatu eta barrena askatzeko. Konturatu ginenerako goizaldea zen!
Gosaldu eta etxeratzeko trena hartu dugu. Atsegin dut trenean ibiltzea. Aniztasunaren trenean noa. Nire ondoan neska polit bat, txinatarra. Potxola-potxola. Zorroa gainean darama, agian kirola egitera joango da. Aurrean hippy bat, txirri batzuk erre ditu dagoeneko. Atzeko eserlekuan moro bat motxila batekin. Pixka bat haratago, gorbatadun gizon bat. Erlojuak 7,35 markatzen du. Nire ondoan doan txinatarra trenetik jeitsi da. Geltokian kartel bat dago: “Juntos vamos a más” dio. Igandean hauteskundeak dira. Treneko musika atsegin dut. Moroa ere trenetik jeitsi da. Motxila ahaztu du. Eman nahi izan diot baina dagoeneko joan da. Presaka dabil, nonbait. Norena den begiratuko dut eta ahaleginduko naiz itzultzen... agenda bat atera dut. Martxoaren hamaika da. Ni gustura noa, treneko musika entzuten.
[Txeloaren melodiapean idazlanean oinarritutako artikulua. 11-M In Memoriam. 2007-3-16ko ...eta kitto! aldizkarirako.]
Iruzkinak
erral 2007-03-16 04:05 #1
Ona Josu !

Unai 2007-03-16 14:43 #2

Aupa Josu! Bai, neri be gustau jata e? Larregi konplikau bari ondo heldu zara danon bixotzetara.

Kostau jata ba barriz zuri idaztia, baina ez pentsa deskonektauta egoten naizenik e? Irakorri beti irakortzen dot. Eibartarrak zerrenda irakortzeko ohitxura be badakat. Nonoz izena eman biharko dot ba!

Benga, ondo segi!

Josu 2007-03-16 15:22 #3
Eskerrik asko Erral!

Unai, badakizu, harpidetu zerrendara. Eta heinekena pendiente dago! ;)

ibaiv 2007-03-18 19:32 #4

Kaixo Josu. Zure helbidera idatzi behar nizun baina korreoa aldatu egin didate eta oraindik ez dakit hau oso ondo erabiltzen beraz ez dakit non geratuko zen zure helbidea. Eskerrik asko. Egia esan ez dakit nola zaren hain azkarra gaur goizean idatzi dut eta jada ikusi duzu!

Besterik gabe eskerrik asko komentarioagatik. Bueno ondo segi.
Utzi iruzkina: