Puntu eta jarraia blogari
Banoa Blogak.com-etik
Bloga sortu nebanian esan neban ohoria izango zala bloga Eibar.ORGn eukitzia, baina haundi ikusten nebala, blog hau proba egiteko jaixo zala. Bost aste barru urte bi beteko diraz hau jaixo zanetik, iritsi da garaia agur esateko blog plataforma honi.Bloga eskusa izan da beste milaka tresna ezagutzeko: Bloglines, Flickr, Odeo, Twitter, Facebook, del.icio.us, eta abar luze bat. Tresna guzti horien bittartez asko ikasi dot, eta horrek balio izan desta lehen esperientzia profesionalerako ateak irekitzeko. Blogak balio izan desta, baitta be, ezagunak lagun egitteko, eta ezezagunak ezagutzeko. Ugutz, Malen, Gorka, Larrugorrian, Aspitos... aspaldi ezagututakoren batekin topo egiteko, eta balio izan desta zenbait blog interesgarri deskubritzeko.
Blog honek islatu ditu aittaren heriotza, ETAren suetenaren inguruko gogoetak, Eibar KEaren jeitsieria, Fanfarriaren nondik norakuak, odol-eskeko artikulo erotikuak, lagun baten heriotza, udal salaketak, gogoeta politikuak, euskeriaren aldeko erreibindikaziñuak, eta holan guztira 295. artikulura allegau arte.
295 artikulu hauetatik bakar batek beste guztisek haina audientzia lortu dau. Benetan hunkigarrixa bloga nora iritsi leiken. Blog honi 295 artikulu eman detsadaz, baina blogak ere asko eman desta. Eskribitzen jarraitzeko aski arrazoi. Hortaz ez dot agur esango, oraiñdik. Beste barik bloga bere etxera eramango dot. Hasieran ohorea izango zana, errealitate: gaurtik aurrera Eibar.ORG komunitatean jarraituko dau blog honek. Berriztuta dator Eibar.ORG, orain Plone darabil. :)
URL berria: http://eibar.org/blogak/josu
Eta noski, feed berria: http://eibar.org/blogak/josu/atom.xml
mendicute.net helbidia bertara bideratu dot. Hemendik aurrera blog hau historiarako-edo geratuko da. Eskerrik asko bide honetan lagun izan zaittuztedan guztioi. Aurrerantzian ere horrela izango delakoan, agur bero bat.
Iruzkinak
ugutz 2007-12-18 18:05 #1
agur eta ohore
edo... a otra cosa mariposa
edo... transfuga

jarraitu idazten!

markel 2007-12-18 23:01 #2
Oso txapa iruditu arren... gero arte
josu 2007-12-18 23:20 #3
Ugutz, badakizu jarraituko dodala.
Markel, zu beti hain romantiko.
Eskerrik asko bixoi.

Basque in the moon 2007-12-20 02:09 #4
Sarrera bikaina bloga agurtzeko. Seguru komunitate berrian bikain arituko zarela.

josu 2007-12-20 03:57 #5
Eskerrik kasko Gorka.

Ez dakidana da nola ahaztu zaitudan artikuluan.... blogaren bitartez ezagututako jendeaz ari nintzela zutaz akoratzen ari nintzen, eta gero jarri ez! Eguneratu dut. :)

Basque in the moon 2007-12-21 00:39 #6
jajaja, ez zenun aktualizatu beharrik, motel! Egia da, ni ezta ez nintzen gogoratzen: ezagutu ginen (porzierto, "que rancio", HUHEZIko kafetegixan).

Hurrengo baten ea Landan ikusten garen ez? Hotz honekin zaila da udaberrian pentsazia, bainan piknika pendiente daukagu ez¿?

malen 2007-12-31 01:06 #7
jope!
zelako politxa!poli-politxa benetan!
...eta ohore bat!
bidelagunak izango garalakuan hurrengo txanpa hontan bebai...
Urte berri on, Josu!

Utzi iruzkina: