Piiiii. Mugikorra.

josu 1456149891816 Josu | 2006-03-19 00:28

Komunetik zigarroa piztuta urten da, alkandorako azken botoiak lotuz. Autobus terminalean dago eta badoa, etxerantz bidean. Piiiiiii. Mugikorra. Mezu bat.
+kaid dpm. L smna qv vne otr vz?Cnt.

Eta penaz itto daa. Maitasun bariko gorputz elkarketa sentimendubako horretan erori da. Orain dela bost minutu plazerra zena orain nazka bihurtu zaio.


Ez du erantzun nahi. Eta beste aldean pertsona bat dago, hurrengo egunean gorputz hori berriro gozatuko duen jakin nahian. Piiiiiiiiiiiii. Mugikorra. Mezu bat.

Agur.


Utzi iruzkina: