Ni ezagutzeko 100 gako
1.- El que come y caga fuerte no tiene miedo a la muerte. Esana erakutsi zidan aitxitxak, izana aitak. Harro nago bere semea izateaz.
2.- Eibartar petoa naiz eta eibartarrismoa praktikatzen dut. Eibartar harroa, beraz.
3.- Nirekin bat ez datozenekin eztabaidatzea gustatzen zait. Errespetuz eta argumentu indartsuz, haizkorakadak emanez eta jasoz.
4.- Aitak irakatsi zidan esku bateko behatzak soberan daudela benetako lagunak zenbatzeko.
5.- Partaidetza atsegin dut: iniziatiba, iritzia, lana, esfortzua eta sakrifizio ahalmena maite ditut.
6.- Beste batzuentzat coñazo bat denak lasaitzen nau: idaztea eta sukaldean aritzea.
7.- Gauza funtzionalak gustatzen zaizkit. Gorroto ditut handikeriak eta txikikeriak. Adibidez...
-> Kotxe haundia daukat aitarena zelako eta ez dut txikiago bat erosiko nire posizio soziala erakusteko nahiagatik. Txikikeria litzateke. Eta ez diot kotxeari CDa jarriko gazteak horrela behar duelako. Kassetearekin pozik nabil kotxean. Handikeria litzake.
8.- Erretzea gustatzen zitzaidan nahiz eta erretzearen aurka egon beti. Marlboro erretzen nuen. Bakartasunean erretzea gustatzen zitzaidan, gogoeta momentu moduan-edo. Ez ditut drogak atsegin.Alkohola edariaz disfrutatzeko nahiago, mozkortzeko baino. Marihuanaren usaina eta bere inguruko mugimendua atsegin dut baina ez da nire zirkuloa.
9.- Higienea behar dut: ezin dut ezer jan eskuak garbitu gabe. Kalean afaltzeak zerbait txarra du: ezin dut jasan haginak garbitu gabe egotea.
10.- Rotulagailu, pintura eta gasolina usainak atsegin ditut.
11.- Eskutitzak eta e-mail pertsonalak maite ditut. Spam-a gorroto dut.
12.- Nere burua euskaltzaletzat dut. Euskaraz bizitzea atsegin dut. Ez dut atsegin euskara hizketaldiaren gaia izatea. Eta ez zaizkit gustatzen "Hablamos en euskera?" bezalako proposamenak. Hobe zuzenean egitea.
13.- Azukrea, gatza eta koipea aspaldi geratu ziren kantitate marginaletan nere dietan.
14.- Gidatzea atsegin dut baina gaizki gidatzen dutenekin haserre amaitzen dut ia beti.
15.- Energia berriztagarrietan sinisten dut. Parke eoliko gehiago nahi dut.
16.- Saxofoia jotzen dut 10 urte nituenetik baina benetan gustura jotzen dudana Irish Whistle-a da, eta nik bakarrik ikasi dut jotzen.
17.- Maiz garbitzen dut kotxea autolavado horietako batean.
18.- Ikaskideekin oso kritikoa naiz lantaldeetan.
19.- Nire lanak besteenganako eraginik badu, hobeto egiten dut.
20.- Nire bozka eskubidea erabiltzen dut abstentziorako bada ere. Eskubidea errespetatua izan dadin eskatzen dut irrelebantea denean ere.
21.- Beti daramat botil bete ur eskuan. Lanean (4-5 ordu ematen ditut) litro t´erdi inguru edaten dut. Ahal badot, Beteluko ura nahiago.
22.- Izara garbietan lo egitea gustatzen zait eta gozagarria zait goizean
dutxatik irten eta kamiseta garbia jartzea.
23.- Taberna batean komun garbi
eta txukuna badago propina uzteko gogoa sartzen zait.
24.- Nirekin kotxean datozenak zinturoia erabiltzera behartzen ditut.
25.- Bi eta bost zenbakiak gustatzen zaizkit gehien. "Coqueto"ak iruditzen zaizkit. Ez galdetu zergaitik.
26.- I love cheescake.
27.- Nagusian jubilatu izan nahi dut.
28.- Ekonomia, Zientzia Politikoak, Publizitatea eta Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi nahi ditut. Momentuz ikusentzune hasi dut...
29.- Barazkiak modu originalean jatea gustatzen zait.
30.- Feed edo jariorik ez duten webak gorroto ditut.
31.- Ezin dut jasan niri buruz hitz egiten eta elkarrizketa izkutatu nahi izatea.
32.- Amorrua ematen dit ikusteak apunte batzuk guztiz azpimarratuta. Horretarako ez azpimarratu!
33.- Nere logela desorden hutsa da, baina ahalegintzen naiz besteekin konpartitzen ditudan tokiak txukun izaten.
34.- Txikitan esaten nuen arreba bat banuen Idoia deituko zela, eta anaia banuen, Idoio. Azkenean Julen deitu da.
35.- 8 despertadore inguru jartzen dut gauero. Hala ere askotan lo geratzen naiz.
36.- Testu artxiboak RTF formatoan gordetzen ditut.
37.- Firefox erabiltzen dut eta ez nuke jasango Internet Explorer erabili beharra.
38.- Konpainia onean, kafe txarrak gustu on.
39.- Kafea: ebakia, esne bereziarekin eta asko jota erdi sobre sakarinarekin.
40.- Patata tortila, makarroiak, patata frijituak eta umetan tipikoak diren horrelakoak sekula ez ditut maite izan. Haienganako obsesioak nazka ematen dit. Baina gustura jaten ditut.
41.- Jaten disfrutatzen dut, eta uste dut hori dela sukaldean trebea izateko lehen pausua.
42.- Bapatean antojoak sartzen zaizkit eta momentuak asetu behar ditut. Adibidez kaletik noa eta jamon york behar dut... ba korrika noa harategira 100 gramo erostera.
43.- Ogi mota maiz aldatzea gustatzen zait: integrala, gatz gabekoa, baserrikoa, olioduna, baggette, barra, etb.
44.- Normalean ez dut bokatarik jaten. Txikitan irteeretara fiambreretan eramaten nuen bazkaria. Askotan eramaten nuen zerbait? Pipar berdeak txakaz beteak.
45.- Blogak eta halakoak irakurtzen ditudanean erantzuteko ohitura dut. Niri irakurtzen nautenean erantzunak jasotzea gustatzen zait.
46.- Hau idazten nuen bitartean aspirina bati begira egon naiz eta ezin izan dut tentaldiari eutsi: hartu egin dut. (42.puntuan aipatzen nuen antojoena, lehen aldiz medizinekin).
47.- Blogaria naiz 2006ko urtarriletik: http://www.blogak.com/josu
48.- Irratiak xarma berezia duela uste dut. Gustatuko litzaidake denboraldi batez programa bat egitea. Ondo egongo litzateke gauez ere probatzea, "Hablar por hablar" moduko batez.
49.- Tildeak, h-ak eta ergatiboak bezalako akatsek ostikada ematen didate eskumako begian.
50.- Ezkerrekoan ere. Baina gutxiago.
51.- Betaurrekoak erabiltzen ditut gustatzen ez zitzaidan neska batek esan zidanetik hobeto nengoela betaurreko gabe.
52.- Bai, gustatzen ez zaizkidanekin gaiztoa naiz, badakit.
53.- Gaixotasun baten berri eukitzean sintomak nabaritzen ditut momentu edo denboralditxo batez.
54.- Pilot boligrafoak gustatzen zaizkit, punta orratz baten antzekoak dutenak. Pilot Hi-Tecpoint V5 Extra Fine.
55.- Koloniaz atufatu arte ez dut nabaritzen. Asko eta desberdinak erabiltzen ditut, batera ohituz gero gehiago erabiltzen dudalako.
56.- Denboraldi batez Bartzelonan bizi nahi dut, baina gero hona itzuli, berriro.
57.- Nire bizitza Eibarren eta kostaldeko herriren baten egin nahi ditut.
58.- Ardo ona atsegin dut. Kalimotxoa normalean ez.
59.- Edari bat: Bailays esnearekin eta izotzekin.
60.- Azterketa bezperan egiten dut irakasgaiko egunik etekingarriena. "Huevón" bat naiz.
61.- 5 e-posta desberdin ditut: @gmail.com, @ustekabe.com, @yahoo.es, @hotmail.com, @ikasle.ehu.es. Gmail-ekoa da erabiltzen dudana.
62.- Agendak erabiltzen saiatzen naiz baina ez dut lortzen. Orain Google-ren agendarekin saiatzen ari naiz.
63.- Hainbat blog jarraitzen dut Bloglines bitartez.
64.- Independentzia baino, euskaldunon burujabetza defendatzen dut.
65.- Republikan sinisten dut baina ez dut uste Espainia modernitate horretarako prest dagoenik. Uste dut Espainian inkultura handia dagoela.
66.- Poesia eta musika maite ditut. "La música, mujer desnuda corriendo loca por la noche pura" (Juan Ramón Jiménez).
67.- Eztabaidetan erreferentzia historikoak maite ditut. Horren Jauna Josu Erkoreka da.
68.- Mugikor sinpleak izan ditut beti. Txikia eta merkea aukeratzen saiatzen naiz.
69.- Sexua intimitatean.
70.- Kalifikazio hobea lortu behar dudala esaten dut baina ez dut ezer egiten hobetzeko.
71.- Azterketa garaian "Memostudy" txokolatinak jaten ditut nahiz eta ez dudan bere efektuetan sinisten.
72.- Asko bidaiatu nahi dut.
73.- Kotxean Consorcio, J.Iglesias, Nino Bravo eta abar dauzkat, eta zintak aitarenak zirela jartzen dut eskusa moduan. :)
74.- Fanfarre baten jotzen dut eta beste batzuk lagundu ditut ahal izan dudanean.
75.- Tontokeri asko gordetzen dut buruan baina gauza garrantzitsu asko ahazten ditut.
76.- Gogoratzen dudan lehen amesgaiztoan monstruo urdin bat azaltzen zen esaten: "jango dizut, ilea eta dana jango dizut, eta hezurrak eta dana jango dizut...". Izerditan esnatu nintzen. 2 urte nituen.
77.- Trantsizio politiko bat ezagutu nahiko nuke.
78.- Umeak larregi mimatzen dituztela uste dut.
79.- Norbaitek esaten badu "ze pena inork ez daukala linterna bat" nik segudu badaukadala. Eta linterna bezela, beste edozer gauza.
80.- Ez dut onartzen zeozertara ausartzen ez naizela entzutea. Azkena: tabasco kutxarila bat edan nuen, eta bide batez apustuan afari bat irabazi.
81.- Soziedadean afariak egitea gustatzen zait. Astero egingo nituzke. Koadrilakoak hilean behin egiten ditugu.
82.- Klasean eta autobusean ezin ditut beti eserleku berdinak hartu.
83.- Mendian gauez paranoiko samar jartzen naiz, batez ere bakarrik banago. Landareei beldur diet.
84.- EZIN DUT JASAN TESTU BAT MAIUSKULAZ JASOTZEA. HaU eRe Ez dA oSo pOlITa etA kOloReaK eZtA eRe eZ baAlDiN bAdIrA fUntZiO jAkIn BaTeRaKo.
85.- Responsabilitateak izateko joera daukat eta gustatzen zait.
86.- Nire lanak errekonozimenduak jasotzea da lanean jarraitzeko indarrik handiena.
87.- Euskara batu akademikoz hitz egitea ez da nere rolloa. Baina idazteko, beste kontu bat da.
88.- Zeniezazkidaketen eta halakoak gorroto ditut. Euskañola bultzatzen dute. Eskoletan Euskara sinplea irakatsi beharko lukete.
89.- ETB1en programazioa eskasa iruditzen zait.
90.- Eibar K.E.ko bazkide abonatua naiz 2000tik eta akzioduna 2003tik.
91.- Pena ematen dit askotan ematen den euskararen politizazioak.
91.- Gustatzen zait lagun bati esatea "Zarautzera goaz?", baietz erantzun eta momentuan kotxea hartu eta joatea.
92.- Juerga gutxi, baina ahaztezinak. Ahaztezinak ingurukoentzat, normalean nik ez ditut ondo oroitzen.
93.- Txikitako marrazki bizidunen abestiekin negargurea sartzen zait.
94.- Sekula ez naiz futboleroa izan.
95.- Gautxoria naiz, oso.
96.- Hago cosas del tipo "si consigo dar diez vueltas enteras al palo de
malabares entre los dedos es que voy a sacar más de un 9 en el examen de mañana" (beste bati tal cual kopiatuta)
97.- 4 bizitza beharko nituzke egin nahi dudan guztia egiteko. Baina hala ere denbora galtzen dut horrelako gauzak idazten.
98.- Gorroto dut jendeak botilak gaizki ixtea.
99.- 2006ko La Salle Egunean moztu nuen lehen aldiz nik neuk nire ilea. Ordutik ez naiz ileapaindegira joan.
100.- Ez dut inor ezagutzen horrelako tontokeriak irakurtzen dituenik. Hona iritsi bazara, abisatu mesedez.
101.- Sukaldean pixka bat marikoia naiz. Orain Gastronomia Modernoan Ingenieria deitzen zaio, agian. Marikonadak. Hori bai, sukaldean, patxada osoz.
102.- Taberna batean 30 minututik gora ez, eskerrik asko.
103.- Kotxeko argiak egunez ere erabiltzen ditut normalean.
104.- Ez naiz batere patata-tortila zalea. Baina txango batean egun osoa tupper baten egon ostean, mmmmm!!
105.- Normalean oso gutxi jaten dut, baina presio handiko zenbait momentuetan (jaiak, fanfarrearen emanaldiak...) animalia batek moduan jaten dut.
106.- Etxeko erosketak egitea gustatzen zait.
To be continued...
Iruzkinak
Kronin 2007-02-05 10:25 #1
Hemen duzu lehenengo txoroa dana irakurri duena... jaja.

Kronin 2007-02-05 13:30 #2
Eskertzen dizkizut zure animoak. Ointxe bertan zure 60. puntuan aurkitzen naiz jojojo..

Enga jefe, ondo ibili!

malen 2007-02-08 23:53 #3
OsO ToNTa SeNtItU nAIz, Originalitatea al poder (euskañol) Josu! juerga gutxi baina onak...nik ez ditut gogoratzen..mundiala :P
txikitako marrazki bizidunena zer esanik ez...
aspirinarenak barregurea ematen dit!
Eibartarra izateaz harro egotea, laletxe laletxe la leeetxe da!
beste asko bururatzen jataz baina aldi berian ahaztu, gora Nino Bravo!

malen 2007-02-08 23:54 #4
pare bat gauza ahaztu jataz, esan biharrekuak, gautxorien kluban ordutegian aldaketa batzuk egongo dira, azterketak bukatziar daude Huhezin bebai,
ah! eta gasolina usaina ez mesedeeezzz!

Ander 2007-02-16 16:30 #5
103.-Autopistako tuneletatik urtendakuan kotxeko argixak emetau bihar izaten dirala ahaztutzen dot.
...eta abar eta abar...
Ondo segi.

erral 2007-03-11 19:41 #6
100.era iritsi naiz :P

Badugu zerbait berdina, ni ere zuk esandako 49, 50, 68, 72 eta LaURoGeiTaLaUarEKiN ados.

Mikel :P

Josu 2007-03-11 19:50 #7
72a... asko bidaiatu nahi... zertarako? Estatu Batuetatik nere bloga ikusteko? jaja aupa hi!

erral 2007-03-11 19:53 #8
Ba ez dut asko bidaiatu... nahi adina ez behintzat...

Agian aurtengo udan, azkenean, bai bidaiatuko dudala... ;)

Mikel

Josu 2007-03-11 19:56 #9
Nik ere udarako badaukat zeozer buruan.
Zaindu hamburguesekin eh!, ta txintxua izan.

ileana 2007-04-19 06:52 #10

hola!, Soy argentina, no entiendo una palabra de lo que dice tu blog, pero tengo la esperanza de que vos sì entiendas castellano.

besos

ilea

Josu 2007-04-26 23:02 #11
Sí que entiendo ileana. Me produce un gran orgullo y satisfacción ver que me escribes desde el otro lado del charco. Un saludo.

Ana 2007-11-14 00:15 #12
Guztia irakurri dot eta ados nago zurekin gauza askotan

Utzi iruzkina: