La Moska Gaoren txosna Arraten

josu 1456149891816 Josu | 2006-08-27 21:35

La Moska Gao koadrilak txosna jarriko du Arrateko jaietan, jai hauei bultzada emateko, eta bide batez herriko beste jaietarako eta urtean zehar talde honek antolatuko dituen beste ekintzetarako diru-iturri gisa.

Txosna bertako goardaren etxetik urbilena izango da, eta 8 metroko zabalera izango du. Alboetan ere barrak izango ditu, 4 metroko sakonera izango baitu txosnak. Bertan era guztietako janari eta edariak eskeiniko dira, Arrateko zelaira hurbiltzen diren guztientzat. La Moska Gao-k zerbitzu publikoa erabiltzea gomendatzen du, Olabeko zelaia beteta egotea espero baita.

SEGURTASUN NEURRIAK

Hainbat segurtasun neurri beteko ditu, istripurik gerta ez dadin

Txosnak hainbat segurtasun neurri beteko ditu. Toldoa suaren kontrako materialez (M2) egina dago. Behe-tentsioari eta Koadro Elektrikoaren denboraldi baterako instalazioei dagokien araudia betetzen du. Seguru poliza, badaezpada. Ziurtagiri guztiak bezeroe esku izango dira, hala eskatzen badute. Jendeari eskatzen diogu mesedez Arrate inguruko zelaietan su deskontrolaturik ez pizteko. La Moska Gao koadrilak ahalegin handia egin du segurtasun neurriak betetzen zituen txosna bat aurkitzen, nahiz eta bere kostua altuagoa izan, honela zerbitzu hobeagoa eskeintzeko asmoz.

KONBIGAO

La Moska Gaok Arrateko jaiak aprobetxatuko ditu jendaurrean berak asmatutako "Konbigao, Gao Konbinatua" aurkezteko eta saltzeko. Freskagarri bat eta alkoholdun edari tipiko baten nahasketan datza. "Alkohol gutxi du eta edateko oso erraza da. Hasieran jendeak ez du probatu nahiko, baina probatzen duenak jakingo du merezi duela. Suabea den arren, konbinazio exzitatea da eta edaten duenaren ahoan Ezpata Dantza egingo du."

Konbinazioaren osagaiak sekretua dira eta ez dira Arrate bezperararte ezagutuko, nahiz eta Arrate Egunean bertan espero den izatea bere arrakasta nagusiena. La Moska Gaok edari hau "herrikoitu" nahi du, Arraten arrakasta izaten badu.


Utzi iruzkina: