FILTROAK ETA BALANTZEAK
Bideogintzan hasteko azalpen txiki batzuk emango ditut hurrengo egunotan, klasean egindako praktika batzuen txostenean oinarriturik.
Gaurko kapitulua: filtroak eta balantzeak.
Zuri balantzea egiteko paper zuri bat
jarri dugu grabatu nahi genuenaren distantzia antzerakora, osorik enkuadratuz. Horrela zuri perfektua lortu
eta horren arabera beste koloreak egokitzen dira. Hurrengo proportzio hauek lortu ditugu: urdina %11, berdea%59, eta gorria %30.
Zuri balantzea egiteko orduan izan dugun arazo bat argiarena izan da: folioaren inklinazioa aldatuz, zuri hori desberdina zen heinean, paperaren inklinazioa segun eta zein zen, balantzea desberdin irteten zen. Honen aurrean, papera pixka bat inklinatu genuen argiak superfizie osoan eman zezan.
Koloreko orriekin zuri balantzea berregitean, pantailan kolore desberdinak lortu dira. Kartulina bakoitzarekin tonalitate ezberdinetako imajinak lortu ditugu:
-Paper gorriarekin zuri balantzea eginez gero, zian tonalitateko imajinak lortu ditugu. Horrekin giro hotzago baten efektua lortu dezakegu.
-Paper berdearekin zuri balantzea eginez gero, magenta tonalitateko imajinak lortu ditugu. Honek lortzen duen efektua berotasun sentsazioa da, giro abegikorra sortuz (atsegina, gaztelaniaz “acogedor”).
-Paper urdinarekin zuri balantzea eginez gero, hori tonalitateko imajinak lortu ditugu. Honi esker irudiari zahartasun itxura ematen zaio zaharkitutako txuri-beltzezko argazkien antzera.
Tonalitate bakoitzak efektu estetiko ezberdina ematen du, eta imajinari beste esanahi bat emateko baliagarria izan daiteke, adibideetan azaldu dugun bezala.
Iturria: Ikusentzunezko Bitartekoen Teknologia irakasgaian taldeka egindako lana, ondorengo ikaskideekin batera: Beñat Gaztelumendi, Gartxot Unsain, Peio Azkoaga, Imanol Sesma, Maialen Otermin, Leire Aizpuru eta Ander Aranberri.
Iruzkinak
ander 2006-12-14 19:08 #1
Josu, igezko apuntiak errepasau biharrian aurtenguekin hastia hobeto izango dozu, batez be ikerkuntzakuekin (ta ni bebai).

Josu 2006-12-14 19:21 #2
Aupa Ander!
Kontua da argazki kamara berrixa erosi dotela eta juan zan urteko apunteei errepasoa egitea ondo datorkidala argazki politak ataratzeko. Behin errepasatzen ari naizela.. ia gure lanek lurkerren bati balio dizkioten!

Utzi iruzkina: