Argitxo

josu 1456149891816 Josu | 2007-10-25 01:36
4

Entzun eta deskargatu doinua

Argitxoren kanta

Neri deitzen didate
Argitxo iratxoa
eskuan kriseilua,
buruan txanoa.
Txiki-txikia naiz ni,
mendiko magoa,
leizezuloa utzi
(e)ta hirira noa.

Harri murri zap(at)ero
bero, bero, bero
haurrak egin euskaraz
orain eta gero!

Ni ezkutatzen naiz
edozein txokotan:
motxilan, poltsikoan
edota karnetan.
Egunez ikastolan
nabil gehienetan
(e)ta gauetan sartzen naiz
haurren ametsetan.

Harri murri...

Ezin nauzu ikusi
ez eta ikutu
baina Argitxok beti
zu ikusten zaitu.
Eta ni nahi banauzu
gertutik sentitu
faborez eta masedez
euskaraz mintzatu.

Harri murri...

Gauza harrigarriak
egiten badakit
magia ikasi nuen
txiki-txikitatik
opari asko dauzkat
zuentzat gorderik,
jolasorduak ere
luza ditzaket nik.

Harri murri...

Googlen bilatu dut kanta, eta pdf batean baino ez zegoen. Beraz hemen sartzea erabaki dut. Doinua grabatu dut, baina ez dut lortzen Odeora igotzen...

Letra: Josean Ormazabal
Doinua: Jon Ander LarraƱaga

Ander

Ander 2007-10-25 13:48 #1

urtiak nenguan kantu hau entzun barik zuk gaur klasian kantau dozun arte

Josu

Josu 2007-10-25 14:02 #2

Arratsaldian barriro be kantauko dogu. :)

malen

malen 2007-10-30 21:13 #3

Oso abesti politxa, zenbat oroitzapen on bapatian!

: ) txiki-txikia naiz ni mendiko magoa....leizezuloa utzi ta hirira noa...

Josu

Josu 2007-10-30 21:34 #4

Politxa, bai. Pentsatzen ari naiz Ustekaberen errepertorixuan sartzia... :)

Utzi iruzkina: