Zer dago soberan?

jonabril 1456149198743 Polietika | 2008-12-02 22:08




Zer dago soberan goitiko argazki horretan? Bai, errazena pentsatu duzula? Gizon ttiki hori, ezta? Tira, hori ere bai. Baina deigarria (dagoeneko harritu ez naiz egiten, baina deigarri egiten zaizkit zenbait kontu UPNrekin) egin zait igandeko UPNren bestan Nafarroako toponimiaz egindako erabilera.

Begiratu ongi Miguel Sanzen gibeleko irudia. Nafarroako udalerri guztien izenekin osatu zuten irudia, eta horietako batzuk zuriz paratuz osatu Nafarroako mapa. Baina deigarria da izen euskalduna duten herri izen guztiei -Nafarroako Gobernuak berak aspaldian onartu eta darabilen toponimiaren kontra- gaztelaniazko izena erantsi diotela, legezko izenaren kontra. Horrela, hor ageri dira Yanci-Igantzi, Aranaz-Arantza, Echarri Aranaz-Etxarri Aranatz, Imoz-Imotz, Lacunza-Lakuntza...

Gibelera pausu nabaria da. UPNk berak onartutako irizpideen kontra egiten duena. Nafarroako toponimia aldatzeko asmotan al da Migueliko? Beldur naiz.


Utzi iruzkina: