Nik ulertu dut
Irati Jimenezek astero Berrian argitaratzen duen zutabea aunitz gustatu zait gaur. Eta horregatik, nire blogean sartzea pentsatu dut. Berak ez omen du ulertzen. Nik, ordea, bere zutabea hagitz ongi ulertu dut. Argi solastatu da. Ulertzeko moduan. Esker mila, Irati.
Ez dut ulertzen · Irati Jimenez
Esan diet. Esan zaie. Alferrik. Entzun nahi ez dutena esaten dien herritar bakoitza traidore moduan seinalatu eta ustez beste ezer baino gehiago maite duten herritik botatzen dute. Bat gutxiago herrian baina gu oraindik herriaren hobe beharrez gabiltza.
(???)
Antza denez, ez dute posta irakurtzen, ez dute errealitatearen emaila jasotzen, ez dute ustez defenditzen dituztenen mezua ulertzen. Beharbada beste dei baten zain ari dira, beste email bat irekiko lukete, beste gutun batetan irakurriko balute birritan pentsatuko lukete.
Ez dakit. Emaitzarik ematen ez dieten itsutasunean ari dira, minik baino ekartzen ez digun negargarritasunean.
Ez dut ulertzen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: