Ostirala azkenean!!!
Aupa danoiiii!!! Zelan astea??? Nahiko luzea ezta???
Bueno beste aste bat gutxiago gure azterketa guztiak bukatzekooo eta ia bi besterik ez zaizkigu gelditzen!!!! Atzo klaseko egunak zenbatu nituen eta klaseko 20 egun besterik ez ditugu!!!! Alde batetik oso pozik sentitzen naiz, itzelezko gogoak ditudalako uda heltzeko baine beste alde batetik... klaseko guztiok batera gauden azkeneko urtea da...
Nik hasieran pentsatzen nuen ez zidala batere penarik emango ikastolatik joatea baina egia esan bukaera hain hurbil ikusita ba... pena apur bat ematen didala onartu behar dut... guztiok 3 urte genituela ezagutu ginelako, hainbat momento bizi ditugu elkar eta guztiok batera ikastolako bide osoa egin dugu gauza asko ikasiz... Baina beno gutxienez hurrengo urtean gehienok Ibaizabalera goaz beraz.. bi urte gehiago egongo gara batera... jeje.
Beno txapa gehiegi bota dudala uste dut beraz.. beste barik aguuur ta ondo pasa asteburuan!!! batez ere igandeko ibilaldian!! azkenean heldu dela!! baiii!!! jaja
Iruzkinak
davidasier 2008-05-23 22:09 #1
<P>aupa bikote</P>
<P>Zer moduz azkenean ostirala jejejeje. Ia zapatuan elkar ikusten garen edo bestela ibilaldian besterik gabe ondo pasa asteburua eta asko ikasi. Muxuak bientzako </P>
<P>david eta asierĀ </P>
Utzi iruzkina: