Firefox, eta zergaitik ez?
Firefox gero eta aukera pertsonalagoak eskaitzen dituen sare nabigatzaile da.Gero eta gehiago dira Firefox erabiltzen dutenak edo poliki-poliki erabiltzen hasten direnak.
Nik ez nuen Firefox ezagutzen fakultatera iritzi baino lehen. Eta hemen egonda ere, bere aukerak ezagutzen ez nituenez, Internet Explorer erabiltzen jarraitu nuen.
Duela gutxi, klasean erabiltzen hasi ginen eta orain gero eta gehiago erabiltzen dut, eskaintzen dituen aukerak deskubritzen ditudan heinean.
Zure nabigatzailea pertsonalizatzeko aukera eskaintzen dizu, bakoitzaren beharretara moldatzeko aukera. Xuxen euskarazko zuzentzailera lotzeko aukera dago, beste aukera mordoen artean.
Internet Explorer ez bezala, pestaina txikien bitartez funtzionatzen du, interneteko kontu guztiak orri bakar batean izanez.
Onartu behar dut oraindik ez dudala etxean instalatu. Baina laster egingo dudalakoan nago!

Iruzkinak
Utzi iruzkina: