Beste blog batzuk bisitatzen!

Beste blog batzuk bisitatzen! Izarren azpian... | 2009-03-03 13:21

Beste blog batzuk bisitatu ditut eta bakoitza gai baten inguruan enfokatuta dago, idazlearen nahien arabera.

Orain, bisitatu ditudan bost blogei buruz hitz egingo dizuet:

Aukeratutako bat "Aramaio" izan da. Blog honetan paisai eta gauza arrunten argaizkiak ageri dira. Argazki gehienak oso sinpleak dira eta sinpletasun horretan dago haien edertasuna.

Bisitatu dudan beste blog bat "Piperrautsa" izan da. Ez dakit nola heldu naizen honetara, baina bertan Mikel Irizarrek bere pentsamenduak eta gertakariak azaltzen ditu.

"Bihotz Gazte Goxo" blogean, Santurtxiko ikastola bateko ikasleek artikuluak eta iritziak zintzilikatzen dituzte. Gazteei zuzenduta dago eta musika edota kirolak bezalako gaiak jorratzen ditu.

"Hitz Batez" bloga komunikazioari buruzko terminoak eta kontzeptuak azaltzen ditu, komunikazioaren glosategia baita. Gure karrerarako aproposa den bloga iruditu zait.

Eta azkenik, "Euskara eta publizitatea" bloga bisitatu dut. Blog honetan euskararen egoera publizitate munduan nolakoa den aztertu nahi da eta gai honen gainean hausnarketa txiki bat egitea.

Ikus daitekeenez, blog guztiak oso desberdinak dira idazlearen nahien arabera. Nik, esan nuen bezala, klaserako erabiliko dut nire bloga!


Utzi iruzkina: