Zumetaren Gernika
zerutik zintzilik diraute
mina
heriotza
gorrotoa
nora doaz
odolaren eztandaz zipriztindurik
koloreetan amiltzen dira
heriotz hutsalez nekaturik dagoen
esku ahurrera
nora doaz
deiadar urrunak
oihartzun intziriak
begiratzeko grina duten soak
itsutzen direnak
bihotz zauritu izan nahi dutenak
eta direnak
maitasun eroak
hilezkortasun aukeratua
bizitza bera
nora doa
Ixiar Rozas, 2001
boomp3.com
Iruzkinak
Utzi iruzkina: