Etxebizitzak

itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2006-05-29 13:07

 

Denok dakigu, gaur egun etxebizitza lortzea ia ezinezkoa dela. Bi soldata on badaukazu eta 40 urtetan leporaino zorretan sartuta egon nahi baduzu, gainera egunero otordu bat bakarrik egin nahi ez baduzu, agian erdipurdiko zulo bat aurki dezakezu.

Gazteen protesta mordoa entzuten da kalean eta herriaren ahotza bakarra da.

Aurreko igande batean protestaldia egin izan zen Arriagako plazan, gazteok mobilizatzeko eta zerbait egiteko aukera itxaroten ari ginen. Gobernuak egoera honekin bukatu behar duela entzun beharko luke, baina benetako ordua heldu zenean...

500 bat lagun baino ez geunden, agian datak eta eguraldiak ez zuten lagundu. Hori bai, tabernetako kanpoko mahaiak beteta zeuden.

ETXEA DAGOENEKO LORTU NAHIAN?

MUGITU!


Utzi iruzkina: