errazkindik lekunberrira

istingorra 1456148051401 istingorra | 2008-05-07 16:22


lekunberritik errazkinera map

 Errazkin Lekunberri ondoan dagoen herria da, 6 kilometrora gutxi gora behera. 10 bat lagunez osatutako kuadrila bildu gara aste santuan bertan, eta ez aspertzeko, hainbat irtenaldi egin ditugu.

Sarri joan gara Lekunberriko kiroldegira, gimnasiora. Errazkinen frontoi ederra dago, baina oraindik ez dagoenez gimnasiorik, Lekunberrira hurbildu gara. Gainera, egun batzuetan euria egin du, eta Errazkingo frontoia tapatua ez dagoenez, Lekunberrira jo dugu.

Baina kiroldegira soilik ez gara hurbildu Lekunberrira. Herri hauek mendiz inguraturik daude, eta mendi dotoreak gainera, hala nola, Mailoak, Aralar ere bertan dago... Eta motoan joan izan gara Lekunberrira, eta baita oinez ere. Horixe izan da gure aste santutako entretenimendua.

 


Utzi iruzkina: