errazkin
2008ko aste santuak Errazkin herrian igaro ditut. Errazkin Nafarroako iparraldean kokatzen den 50 biztanleko herri koxkor bat da. Baina aste santu, asteburu, udara edo opor egunetan hirukoiztu egiten da bertako biztanleria. Errazkin herri berezia dela esan behar da, izan ere, xarma ederra dauka, eta eguraldi ona egiten duenean zoragarria da.
Frontoi ederra dauka, honen erakusle irten diren pilotari profesional pila, hala nola, Martinicorena, Oreja anaiak... Pistina bat ere badauka, eta umeentzako parke zoragarria ere bai. Taberna ere badauka, eta bazkari edo afariak egiteko zoragarria da.
Errazkin bisitatzeak merezi du, ez zaizu damutuko.
Anima zaitez.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: