egunerokoak

Motordunak

isis 1456148048281 egunerokoak | 2007-01-17 19:12

Nire afizioa konpartituz, ahintzat hartuko ditut zuen iritzi eta iradokizunak.Oraingo honetan, beste automobil baten deskripzio eta zehazpenak idatziko dizkizuet.Isuzu Japoniar etxearenak alegia.Diesel motoreetan espezializatua da, hainbatentzako motoreak egiten baititu,Toyota, Peugeot......Isuzuk ez du inoiz oso merkatu handia eduki, baina arriskatu egingo nintzateke diesel motoreetan, fidagarritasun eta iraupenean  ez diola inork irabazten.  Automobil eredu berriak atera ditu,("Pick-up") delakoa, eta zihur nago ildo beretik jarraituko dutela.Urrezko beste motorea.


LOR Durangon

2
isis 1456148048281 egunerokoak | 2007-01-17 18:41

Urtarrilaren 20a Larunbata, LOR taldeak ikuskizun ikaragarri bat emango du argi eta soinu grabaketarekin.Gonbita egiten dizuet bertara hurbildu eta gozatzeko.Kontzertua Durangoko Plateruena Kafe Antzokian izango da, gaueko 10ak inguruan.Halakorik ez da denbora luzean ikusiko...........


Espainiako hiriaria, gero eta xarma gehiago nabaritzen diot, ez dakit sarritan joateagatik, edo dituen ahalgarritasun guztiegatik.Baina kasua da, gustura hurbiltzen naizela.Susana nire neska laguna, Madril ondoko herrizka batean bizi da, ("bertan lan egiten baitu" )Majadahondan hain zuzen ere, eta asteburu askotan bertara joaten naiz.Halaxe dira gauzak batzutan......


Urrezko Automobilak

isis 1456148048281 egunerokoak | 2007-01-09 15:05

Txiki-txikitatik izan dut, motorra daukan gauzekin afizioa.Aitari ikusishasi nintzen, berak eramaten baitzidan asteburuero trialeko motorrarekin pasiadan.Gaur egun ere berdin jarraitzen dut, Automobil eta motorretan murgildua.Bada automobil berezi bat betidanik gustatu izan zaidana, BMW etxeak eginikoa.("M5 E28 M88") alegia, 80.hamarkadan kaleratu zena, lehenetariko M5-ta izan zen.Bere 286 zaldi potentziarekin gainean, automobil ikaragarri bat osatzen du.Ez dira asko geratzen, eta lortzeko zaila izaten da, baina ni ez naiz halakorik gabe geratuko.


Ezizen Egiptoarra

isis 1456148048281 egunerokoak | 2007-01-08 23:23

Isis jainkosa Egiptoarraren izena, ezizen modura daukat, ez erlijioarekin zerikusirik daukadalako, Isis musika talde baten homenez hain zuzen ere.Los Angeles hirian sorturiko boskote honen musikak liluratu egiten nau (www.isistheband.com) musika gordina, estruktura finko eta garapen luzeko abestiekin osaturiko kantak.Ederki moldaturiko eta perfekzio handiz eginiko musika.Zaila egingo zaizue lehendabiziz entzunik belarria egitea, ez baita erraza.Orain zuen txanda iritsi da, aurrerapen gisa azken bildumako abesti batekin utziko zaituztet "Dulcinea"-rekin alegia.


Larunbata Mungian

1
isis 1456148048281 egunerokoak | 2007-01-08 17:25

Pasadan Larunbatean LOR-en kontzertuan izan nintzen merchadesing lanetan eta kriston arrakasta eduki genuen.Jende mordoa etorri baitzen kontzertua ikustera, eta oso pozik irten ginen bertatik.Salmentak ere handiak izan ziren, beraz ezin kexatu.Amaitzeko urtarrilaren 20an Durangoko Kafe Antzokian hurrengo emanaldia emango dugu, animatu eta etorri.