"Irribarreen sorlekua", Irurtzunen

irurtzunarakilgoahotsa 1456148031716 IRURTZUN-ARAKILGO AHOTSA | 2013-10-28 12:08

 

 

Myanmar, iraganean Birmania, herri berezia da. Bertako tradizioek eta Budismoak tinko diraute urteak pasako ez balira bezela. 107 hizkuntza hitzegiten dira herri honetan, eta bere Santutegi zaharrek erakartzen dituzte bixitariak.

Herri hau gehiago ezagutzeko aukera izanen da ostegun honetan, urriak 31, Irurtzunen. 20.00 etatik aurrera, Iratxo Elkartean, Eneko Etxebarriaren "Irribarren Sorlekua" proiektatuko da eta. Ikuslea bidaiari bihurtuko da, ikus-entzuteko eta argazkien bidez Myanmarreko bazterretan zehar: orain 800 urte Bagan-eko zelaietan altxatutako pagoda ugariak, Mandalay-ren ondotxoan antzina izan ziren inperio birmaniarren hiriburuak, Ayeyarwady erreka mantsoa eta bertan dabiltzan txalupak, arrozadiak, Inle lakuko arrantzaleak, gastronomia birmaniarra… eta gauza guztien gainetik, alai eta bihotza zabalik bizi den bertako jendea, “Myanmar, irribarren sorlekua” dela pentsarazten duena. 


Utzi iruzkina: