Martxoko eta datozen ateraldiak

No profile photo IRUÑEAN KANTUZ | 2010-03-11 20:50

Pasa den larunbatean, martxoak 6, burutu zen Iruñean Kantuz ekimena jendetsua bezain ona izan zen. Alde batetik Roberto soinujolea berriz gurekin izan genuelako Zesar gaztea lagun zuela eta bestetik ikusten zelako kantatzeko eta ongi pasatzeko gogoz eta asmoz etorri zela jendea.

Apirilan eta maiatzan ere karriketara aterako gara, nola ez. APIRILAK 3 ETA MAIATZAK 8. Aste Santua dela eta ez dugu aldatu behar, bainan Maiatzaren Lehena, berriz, beste ospakizunetarako utziko dugu.

Gogorarazi nahi dizuegu Iruñean Kantuz ekimena burutzeko lan handia egiten dela eta hortarako prest zaudetenok, laguntzeko alegia, ongi etorriak izanen zaretela. Baita ere edozein komentario, kritika, iradokizun edo proposamena onartzeko prest gaudela.

Dagoeneko 300 lagun baino gehiagok bisita egin digu blog honetara eta gorantz doan kopurua izanen delakoan gaude. Beraz, aprobetxatu zuen bisita komentarioak egiteko.

Ah eta ez ahaztu!!!! Astearte eta ostiraletan entseguak egiten dugula Arrotxapea auzoan. ZATOZ GUREKIN!!!!


Utzi iruzkina: