ABENDUAREKIN NEGUA
Udaberriko lore ederrak erortzen dira negura, beti gustura biziko denak ez du jaioko mundura. dio atsotitzak eta orain arte eguraldi bikaina izan badugu ere, badirudi larunbat honetarako euria eta hotza elgarrekin heldu direla Iruñean Kantuzera.
Nafarroako eguna, Nazioarteko Euskararen eguna ospatuko dugu, beti bezala, eguerdiko 12etan Mercaderes karrikan.
Bestelako ekimenak ere badira egun osoan zehar eta guk ere gurearekin jarraituko dugu.
Beraz, anima zaitezte eta euritakoa edo aterkia ekarri. Estafetan ez bagaude, Gazteluko plazako arkupetan izanen gara.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: