netiketa

irune 1456148012785 Uxar | 2007-01-25 12:22

Etiketa interneten.Bitxia da ikustea nola batzuetan denok ezagutzen ditugun aurrezarritako legeak etengabe hausten ditugun, eta beste batzuetan ordea legerik ez dagoenean, hauen beharraz ohartuta, ia nahigabe sortzen ditugun. Horrelako zerbait gertatu da netiketarekin. Inork ez du asmatu, ez da jende talde bat bildu legeak asmatzeko, baina hor dago. Azken finean, legeak beharrezkoak dira elkar ulertu eta errespetatzeko, eta erabiliaren erabiliaz sortu ziren interneteko legeak: netiketak. Horrela adibidez badakigu interneten letra larriz idatziz gero irakurleak zarataka ari garela pentsatuko duela, artxibo atxikien tamaina zaintzen saiatu behar garela, ahal izanez gero helbideak ezkutatu behar ditugula… tontokeriak diruditen hauek oso garrantzitsuak dira interneteko eguneroko bizitzarako.


Utzi iruzkina: