FIREFOX

iraultza 1456147958571 Iraultza | 2009-03-09 00:28


Ez da denbora asko Firefox erabiltzen dudala, baina esan beharra dago Explorer baino erosoagoa dela.

Jende ezberdinaren testigantzak irakurri ondoren aipatzekoa da ia guztiek, Firefox-en aurrerapen bezala, pestainen eta euskeraren kontua aipatzen dutela.
Nik pertsonalki oraindik ez dut euskararen kontua aztertu, ondorioz ez dakit ongi doan edo ez.
Pestainen kontua ordea oso erosoa da, ez duzu zertan mahai gainean bost, sei edo zazpi orri zabalik eduki behar, pestainen kontuekin orri bakarra duzu mahai gainean baina beste hainbat firefox-en barnean.

Hori da momentuz Firefox-en inguruan esan dezakeedan bakarra, baina espero dut jendeak aipatzen dituen aurrerapen horiek ikusi ahal izatea, gauza asko geratzen zaizkit eta Firefox-en inguruan jakiteko.
Eta nola ez jendea animatzen dut Firefox erabiltzera, eta beraiek izan daitezela honen aurrerapenak nolakoak diren ikusiko dutenak.

Segi ba Firefox probatzera, zeren zain zaudete!?!?!?!?!


Utzi iruzkina: