Wazemank
Kaixo, nire bigarren postan Etb-1 eko programa bati buruz hitzegingo dizuet. "Wazemank" du izena, eta humorezkoa da. Baina interesgarria egiten duena euskeraz dela da, gainera, euskera jatorra ere erabiltzen dute.
Azkenengo urteotan; Azteazken, Igande edo Larunbatetan ematen zuten telebistan, baina aurten ez dakit noiz ematen duten (ematen badute). Zurrumurruek, "Wazemank"-en antzeko programa bat prestatzen ari direla esaten dute.
Aktore guztiek ,nola ez, euskera badakite eta hauek dira inportanteen izenak: Anjel Alkain, Jon Iraola, Ainere Tolosa, Mikel Pagadizabal, Ana Elordi eta Mikel Laskurain.
Hauek dira Wazemanken egindako sketch-etako atal nagusiak:
- Arregitarrak (baserritar familia arraro bati buruzkoa da)
- Gure Atsuak (bi amona oso xelebrei buruz)
- Auto Patxi (auto eskola bateko jabea da eta kotxean bere ikaslearekin dagoenean... gauza dibertigarriak gertatzen dira)
- Aurki ETB1-en (pelikula batzuen imitazioak)
- Txotx (sagardotegi baten jabeari gertatzen zaizkion xelebrekeriei buruz)
- Anbulatoixua (atal zaharra da, nik ez dut inoiz ikusi)
- Earki Gatxik ("brikomania"-ren imitazo oso dibertigarria da)
- Tivi Famili (hau ere oso zaharra da, eta ez nuen "Wazemank" ikusten)
- Barlonbrando (taberna bat non xelebrekeriak gertatzen diren)
- Imajinau (oso zaharra)
- Putakumea ("superheroi" oso bitxia da, "putadak" egiten dituena)
- Gaurko Superheroia (superheroi barregarriak antzezten zituzten)
Beno, honekin amaitu dut; agian, post honek "Wazemank" programa ikustera konbentzitzen dizue.
Hemen bideo batzuk uzten dizkizuet, ikusi nahi dituzuenak: