SEXU EGUNSENTIAK (Fernando Morillo)
Asier, 15 urteko mutil bat, bere bigarren jaiotza bizitzen ari da, berarentzat dena berria da eta.
Nagore gustuko du, bere arrebaren klasean dagoen neska bat. Ez da pitzik ere esateari ausartzen
Gero, Estatu Batuetatik Clare etortzen da, munduko neskarik ederrena.
Asier oso nahastuta dago eta ez daki zein gustuko du benetan.
Bere lagunik hoberena Txomin egoera antzeko batean dago. Azkenaldiann arraro dago, eta Asier azkenean bere arreba, Zuriñe, gustatzen zaiola jakiten du, eta bi lagunen artean liskarrak sortzen dira, baina azkenean dena konpondu egiten da, eta bakoitza inoiz ez dela beranduegi pentsatzen du, nahi zutena lortzen dutela dirudi eta.
Niri liburua gustatu zait. Alde batetik, istorioa Donostin gertatzen da, eta lekuak eta abar jakin izan itut. Gainera, gure etorkizun hurbil bat erakusten digu liburu hau. Nahiko erraza irakurtzeko.
Baina beste alde batetik, ez zait hainbeste gustatu elkarrizketa batzuetan ez delako euskara batua erabiltzen, eta askotan zailtasunak izan ditut hauek ulertzerakoan. Nahiko bukaera irekia du eta hori ere ez dut oso gustuko.
Azken finean: liburua ondo dago, gustuko ez ditudan gauzak egon arren. Amodiozko istorioak gustatzen bazaizkizu, irakur ezazu.
Iruzkinak
Akane Sanchez 2013-06-07 11:05 #1
<p>Niri liburu hau gustatu egin zait gure urteko bi mutilen istorioa kontatzen duelako.Asier oso lotsatia da eta nire ustez ezin da izan beti hain lotsati Txomin ere lotsati samarra da baina askoz guutxiago Asier baino.</p>
<p>Istorioa erreza da irakurtzen ez daudenean hitz egiten beraien artean zeren hitz egiten daudenean ikaz dago eta ez da oso ondo ulertzen.Istorioa Donostian da, egia esanda inoiz ez dut irakurri liburu bat Donostia atera denik.</p>
<p>Azkenik liburua irakurtzeko gomendatuko nuke oso polita da eta gure adineko mutilen istorio bat kontatzen du eta.</p>
Utzi iruzkina: