Paddy Rekalde Santutxun
Asteazken honetan (azaroak 29), hilero bezala, zita dugu Santutxu aldeko Irakurlearen Tartean.
Azaroko saio honetan, Paddy Rekalde idazlea ekarriko dugu gurera, "Ragga-ragga dator gaua" (Susa) nobela aitzakia hartuta.
Paddy Rekalde (Deustua, 1964) genero guztietan aritu izan da: narrazioei dagokienez, "Aizu Paddy!" eta "Whiskey koloreko gauak" liburuak idatzi ditu; poesian, "Sex abaroa" eta "Bilbo dub kronikak"; saiakeran, The Clash taldeari buruzko liburua; eta nobelagintzan, berriz, "Rebel Mayo Colorao" eta asteazkenean aurkeztuko digun "Ragga-ragga dator gaua" hau.
Zatozte! Gonbidatuta zaudete.
Eguna: azaroaren 29a, asteazkena
Ordua: 20:00
Lekua: AEKren euskaltegia, Txurdinagan
Kalea: Arbidea 21
Metroz joanez gero, irten
Santutxun, Zabalbideko irteeratik. Kalean gora egin, errepide nagusira
heldu arte. Errepidea zeharkatu (goian, zebrabidea; behean, lurpeko
pasagunea), eskailera batzuk igo eta Txurdinagan agertuko zarete.
Lehenengo kalea eskumatarantz hartu, aldats behera. Hantxe bertan dago,
parke baten ondoan, AEKren euskaltegia.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: