JUDAS berria irakaskuntzan
Hezkuntza Sailak gainera bota diguna gutxi balitz, gure JUDAS partikularra ere badugu orain. Hitzarmenaren kontra gutxi egin dugula ezin da ezeztatu, baina lehen urteurrena heltzear dagoela jakitea UGT-k sinatu berri duela gehiegi da.
Gainera, eta sinatzearen arrazoia ikusita argi dugu irakasleokin gaizki jokatzen ari dela. ez du sinatu ados dagoelako, ez. Lehen kontra ba zegoen zergatik sinatu du ba? DELEGATU BATEN TRUKE.
Hezkuntza Sailak ez dio 30 txanpon eman, ez. Delegatu bat eman dio sinaduraren truke. UGT-k sinatu egin du argi utziz zenbat inporta zaion irakaslegoa. Beraz horra hor gure Judas berria.
Iruzkinak
sindikatuekin nazkatuta 2008-06-12 11:14 #1

Sindikatuekin jai dugu! Lehenengo CCOOek sinatu zuen irakaslegoaren kontrako hitzarmena gero JU(GT)DASek sinatu du iraskeloi gauzak zailtzen eta delegatu misero baten truke, baina non daude beste sindikatuak? Argi esan gabe agian ez gaituzte saldu ("agian") baina bai botata utzi. Gero eta zalantza gehiago sortze ditu sindikatuen jarrrera edo jarrera eza. Zer defenditzen dute? Eskola publikoa, irakasleon eskubideak ala haien interesak eta poltronak? azken aldi honetan badirude haien postuetan eroso asko daudela eta guri, irakasleoi, agur esan digutela.

Gure borroka eta iniziatiben bidez ekarri behar ditugu berriro ere sindikatuak bide onera.

ESKOLA PUBLIKOA AURRERA!!!

IRAKASLEON ESKUBIDEEN ALDE KAÑA!!!

Utzi iruzkina: