5.eguna(Maule-DonibaneGarazi)

5.eguna latzena, izan ere, bagenekien bi portu potolo genituela aurretik baina hala ere gogotsu ekin genion etapari.



Gabilondok ez zituen animo faltak izan eta horregatik mugara heltzean idazki bat zuen lurrean.





AUPA GABI!

Lehenengo portua igo eta gero geldiunetxo bat egin genuen Garik eta Mikelek prestatutako merendolarekin.



Antton, Aitziber eta Xabi bigarren porturako atakea emateko planak egiten!



Bigarren portua igotzen astean euria hasi zen baina hala ere gogotxu heldu ginen.







Jeitsieretan exkax ibili ginen eta 3 pertsona erori ziren lurrera baina Ikerren ipurdia izan zen gehien sufritu zuena. Jaja!!!



Bazkal ordua ere iritsi zen. eliza baten aterpe ñimiñoan sartu ginelarik guztiok nahiz eta batzuk kotxondeoan jolasean ibili eta berain arteko txarrena begiralea.







Lokartzeko beta ere izan zuten batzuk.



Baina bertatik ere mugitu behar izan genuen eta bideari ekin genion berriz ere.

Gure helmuga izan behar zen DonibaneGarazira heldu ginen, baina bertan lo ez genuela ezan ziguten arren gure aurpegietan irribarrea zen nagusi.



Beste kilometro batzuk egin behar genituela ohartzean bizikletari errebisioa egiten aritu ziren Iñaki eta Kepa.



Profesional itxura asko baina lana exkaxa!!

Formal formal gure helmugara iritsi nahian denok errepideko eskumatik nahiz eta kepak kontrakoa agindu!!

KEPA!!! denok ezkerrera!



Behin lo lekua aurkituta genuela dutxak ez zeudela eta erreka baten bila abiatu ginen, baita topatu ere!












Utzi iruzkina: