Koreak beste bi misil jaurti ditu bere ekialdeko kostan
Argazkia: Xinhua
Koreako Herri Errepublika Demokratikoak jaurtitako bi misil ekialdeko kostan atzeman dituzte, Hego Koreako Yonhap berri agentziak zabaldu duenez. Misilak, distantzia gutxikoak, Hamheungetik hurbil dagoen base batetik jaurti dira, Hego Hamkyong Probintzian. Misil hauek 130 kilometrora heltzeko ahalmena dute.
KHEDek beste hiru misil jaurti zituen atzo, bat eguerdian eta beste biak arratsaldean, bere bigarren froga nuklearra arrakastatsua izan zela jakinarazi eta gero. Korearen azkenengo froga hauek, nahiz eta babeserako frogak izan tentsioa igoarazi dute Korear Penintsulan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: