KHEDek froga nuklearrak burutu ditu gaur, Yonhap berri agentziak dioenez
Yonhap Hego Koreako berri agentziak zabaldu duenez, gaur astelehena Koreako Herri Errepublika Demokratikoak lurpeko froga nuklear bat eta helmen txikiko hiru misil jaurti ditu. Lurpeko froga goizeko 9:54etan gertatu da Poongkye-rin, Ipar Hamkyongeko probintzian, KHEDek bere lehenengo froga nuklearra burutu zuen tokian. Frogak 4,5eko lurrikara sortu du. KCNAak froga arrakastatsua izan dela adierazi du.
Bestalde, eguerdian bat eta geroago beste bi misil jaurti ditu KHEDek bere ekialdeko kostan. Piongiangek bere herria defendatzeko neurriak direla adierazi du, baina halere tentsioak gora egin du Korear penintsulan. Hego Koreak neurriak hartuko dituela jakinarazi du.
Argazkia: Xinhua
Iruzkinak
Utzi iruzkina: