OUTRO biografia

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2022-01-26 08:28

introbertsioa@gmail.com 1643182351233

Egia da, arriskutsuak dira ETIKETAK. Pertsona bakoitza mundu bat da, eta ezin da inola sailkatu, marka eskematiko batzuen arabera. Ez kanpotik, estereotipo batzuk –"EXTROtipo" deituko diet–inori inposatuz. Ezta norberak bere buruari ere, "INTROtipo" jakin baten muga estuen barruan bahituz.

Halere,  horrek ez du kentzen INTRO edo EXTRO bezalako kontzeptu batzuk erabili ahal izatea, erreferentzia gisa. Besteak beste, bestela, mugatu egiten baitiegu gure bizipen pertsonalei  haien dimentsio kolektiboa.

  • Utzidazue nire HAIKUbiografia bat kontatzen.

"Nire lehen oroitzapena

begirada arraro bat da. Azkena

azken froga, ni naizela arraroa".

Zer gertatu zen ba, lehen begirada hartan, benetan? Duela 55 bat urte, jada. Non gertatu zen? Etxean, kalean, eskolan... Nork begiratu zidan? Nola, arraro? Nola begiratu nion nik hari?... Hau da, nork begiratu zion nori, arraro, lehenago?

Eta zer gertatu da ba, azken froga horretan? Eta tartean, 55 urte inguru horietan zehar. Zenbat begirada, gurutzatuak! Zenbat pertsona ezberdinekin!... Beti berdin, arraro?

Kontuak kontu, atzera begiratuz, ez dut ikusten non edo noiz izan nuen –izan banuen–, nola, begirada eta sentsazio arraro haien bukletik ateratzeko aukera.

Maiz errepikatu den sentsazioa izan da, nire kasuan, beste pertsona horrek nahiago zuela beste pertsona tipo batekin egotea. Izan ikas mahaian, izan lankideen bazkarian, edo Urtezaharreko afariko mahaian... Ni ez, OUTRO bat edukitzea, ondoan.

  • Eta ni saiatzen, OUTRO hori izaten.
SPUTNIK OUTRO
Endika Lahaine & Hawaiiano Kid feat David Nanclares
Taupaka - YouTube


Utzi iruzkina: