Oppenheimer txostena: INlandia

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2024-09-08 10:51

introbertsioa@gmail.com 1725785694538

Andrés Oppenheimer, izen handiko kazetaria. Duela ia 73 urte Argentinan jaioa, ia 40 urte dira MiamIN bizi dela. Iaz kaleratu zuen Nola atera putzutik! –galdera ez, harridura markaz– liburua.

Liburuaz edo egileaz iritzia eman behar banu, ez nituzke haien merituak INola ukatuko. BaINa bai auzitan jarriko, azaldu eta demostratu nahi dutenaren arteko oreka –lagIN gisa, azpititulua.

Soilik esan nekez bukatu dudala liburua –testu hau idazteko begirunez–, eta betiko bukatu dudala egilearekIN. Liburuaren azaleko irudiak bezala, angelu itsu –edo itxi– gehiegi ditu. Egia esan, ez nuen gehiegirik espero ere, baINa putzu batean nago –enegarren aldiz, nire bizitzan–, eta pista berri batzuen bila nabil, nire ikuspegia eta estrategiak –berriz ere– berrikusteko.

  • Egitan: Oppenheimerren pistak baldIN badira segitzekoak, nahiago dut putzuan segitu, betiko.

LagIN gisa, CNN-eko kazetari horrek kontatzen dituen bi ipuIN, Nigeriako eskoletan erabiliak, ustelkeriaren kontra hezteko. Bat: bi ikasle talde –A eta B– futbol partida batean, non epailea A taldeko jokalari baten aita den: B taldekoek onartuko al lukete baldintza horietan jokatzea?

  • Eta bi, TosINen artikulua: eraikin bat hondatuta, hildako asko; TosIN kazerariak salatu nahi du enpresa eraikitzaileak inspektorea erosi egIN zuela, baINa uko egIN diote: kazeta ere erosia du.

Eta hau: Butan herrialde isolatu baina zoriontsuko monasterio budista batean, gazte nobizioak gosaltzen; "ia denek INtrobertituak ziruditen, isilik jaten", ezIN elkarrizketan hasi, truku magiko bat aurkitu arte: "Argertinakoak gara, Messi datorren herrialdea", eta haiek oihuka: "Messi! Messi!..."

Lehen ataletan bai aurkitu ditut INformazio onargarri batzuk. Batez ere, fINlandiarrei buruzko azpiataletan. Munduko herrialde zoriontsuenen rankINean lehena da. Oppenheimerrek dio ez dela harritzekoa, kontutan hartuz diru sarrerak, ustelkeria txikia, hezkuntza, gizarte eta osasun prestazioak... Baina fINlandiarrek berek harriduraz eta broman hartzen dutela 1. postu hori.

  • Izan ere, beren burua ikusten dute "jende INtrobertituko herri bat bezala, eta kontaktu sozial gutxikoa (asko edaten dutenean kenduta)".

Beraien brometako bat da Covid-19 pandemiatik aise atera zirela distantzia soziala aspalditik praktikatzen dutelako. Edo arazo handiena izan zela Munduko Osasun Erakundeak 2 metroko distantzia aholkatu zuenean. "Zergatik ezIN dugu gure ohiko 4 metroko distantzia mantendu?".

Bi orrialde oso daude –fINlandiarrek beren INtrobertsioari buruz egINdako– bromez beteta, hurrengo azpiatalera pasa aurretik: FINlandia: lurralde zoriontsuena, eta aspergarriena? Eta txiste bat gehiago, azkena, hitz gutxiko fINlandiarren kontura –bi garagardo edale, hizketan.

Zergatik dira haIN isilak? Batez ere, klima hotzagatik, omen –nola egon eguraldiaz hitz egiten, kalean?–. Eta zergatik haIN aspertuta?  "Aurreikusgarritasuna" kausa: hilabete bukaerara ez iristeko edo kale gorrian geratzeko arrisku gutxi –nola luze egon politikarien kontra kalakan?

  • Azken galdera hori nirea da –broman–. Hau ere: zenbat futbolari fINlandiar ezagutzen dituzu?

Eta hau: norekIN hitz egIN auzokide, ikaskide edo lankide arraroen kontura, ia denak arraroak izanda? Eta hau ere, azkena:  horregatik haINbeste txiste asmatu behar, beren buruari buruz?    

Azken azpiatalak fINlandiarren beste akats bat salatzen du: arrazismoa goraka ari dela –agertu bide zaie jende arraroagoa, noren kontura hitz egin, eta politikarien kontra, serioan–. Hori bai, ez da akats hori Israelen kasuan salatzen –4. postuan iaz herrialde zoriontsuenen rankINean.

  • Lehen 5 postuak Mugarik Gabeko Kazetarien errankINean 5, 3, 4, 97 eta 1. postuetan zeuden.

Akatsak latINoamerikarrenak salatzen ditu, batez ere. Gehiegi, ezIN –begirunez ere– lagIN bat hona ekarri. Eta ezIN aipatu gabe utzi haien meritu ia bakarra –Messiz gaIN–: 0 metroko distantzia soziala.


Utzi iruzkina: