Labirintologia (4. maila): Igogailua (1-2 solairuak)

Aurreko atalean esan bezala –Igogailua sarrera hiru ataletan aterako da, hiru astetan–, 2023ko uztailean dei egin nien Blogak guneko auzokideei, bilkura baterako, atarian. EZ zen inor agertu.
- EZ atEZaina bera, EZ orduko beste 12-14 auzokideetako bat ere. Zergatik EZ? Zer gertatu zen?
Hasteko, EZ dakit nor ziren 12-14 auzokide haiek –atEZainak jakin lEZake?–. Orduan EZ nituen apuntatu, eta aste batzuen buruan EZ nuen jakiterik, jada. Nahiz eta auzokide berriak apuntatu, agertu ahala, EZin dut jakin bakarren bat –zahar edo berri– desagertua zen, noiz, betiko, edo EZ.
Blogak guneko atarian azken 25 sarrerak soilik agertzen dira. Igogailua igotzen hastean, hauek ziren azken egileak, goitik hasita: Euskal Herritik (6 sarrera), Ergelkaria (3), Fucktotum (4), So (1), Etumeta AEK Euskaltegia (3), Australiako gastronomia (1), Deustuko Errepublika-Deustualdea (1), Begizolia (2), INTRO bertsioa (1), Zaldibarko berbalaguna (2), Post tenebras spero lucem (1).
Aurretik, Eskubaloia egilearen 6 sarrera zeuden, segidan, baina EZ dago horren arrastorik, jada.
- Guztira, 11 egile. Baina ziur badaudela auzokide zahar edo berri gehiago, betiko desagertu EZ direnak. Datei dagokienEZ, sarrera zaharrena 25 egun –3 aste luze– lehenagokoa zen, orduan.
Ni Blogak gunera iritsi nintzenean, 2022 hasieran, Fucktotum zegoen –2006tik–, oso ohikoa, eta Post tenebras spero lucem eta Begizolia berriagoak, eta ohikoak, So eta Zaldibarko berbalaguna bakanagoak, eta berriz agertu berria den Txistu y Tamboliñ–2007tik–. Eta gehiago ere. Gehienak aspaldi desagertutakoak. Eta gero agertu eta tarteka edo betiko desagertu dira batzuk gehiago.
Bi multzo nagusitan banatuko nituzke, nik: banakoak eta taldeak. Taldekoak, oro har, taldekoei eta ingurukoei –euskal bilgune, tegi, auzo...– zuzenduta daude. Banakoak, berriz, egile bakoitzak lantzen duen gaian –musika, literatura, politika, psikologia, euskara...– interesa duten irakurleei.
- Nire kasua –INTRO bertsioa– berEZia da, bi aldetatik. Batetik, nik bakarrik ekin arren, hasieratik dei egin nion auzoko eta inguruko INTRO jendeari, talde bat eratu eta gaia taldean lan genEZan.
AtEZainak harrera egin zidan komunitatean, eta bidea eman zion nire lehen dei hari. Nire sarrera pare batek like bana –lehena atEZainarena ote?– jaso zuten. Baina hiru urteren buruan, ni naiz inoiz eratu gabeko talde INTRObertsalista hartako kide bakarra, INTRObertsoa gaia bakarrik lantzen.
- Zergatik ote? EZ zen jende faltagatik, ziur. Jendartean, oro har, %50 bat gara %50 edo gehiagoko INTRO joerak ditugunok. Eta gehiago, ziur, Blogak bEZalako oso jende gutxiko gune lasai batean.
Zergatik EZ zuen inork erantzun? EZ zuen inork nire deia jaso? Edo bakarren batek, edo batzuek, jaso bai, baina EZados edo kontra egon ziren? EZer EZ erantzuteraino ere, EZados, edo kontra? Edo EZ ados EZ kontra? EZaxola, bestela, nik planteatzen dudan enfoke edo tratamenduarekin?
Aurretik duda izan nuen, Blogak ala ZuZeu gunean hasi –edo bietan–. Baina ZuZeu guneko giro jendetsu eta zaratatsua EZ zitzaidan egokia iruditu, INTRObertsoa bEZalako gai berri eta berEZi baterako. Pentsa, Igogailua igotzen hasterakoan, ZuZeu gunean –atariak ez du mugarik sarrera kopuruan–, hiru astetan 220 bat sarrera agertu ziren, 90 bat egilerenak –ia denak izen-abizenEZ.
- Eta iruzkinen egileak kontatu gabe, gehienak EZizenEZ sinatuak: HDB, Amonamantangorri, MIE, Iker2, Egurra, Ba ote!...–Igogailua sarreraren azken atalean ukituko dut anonimotasunaren gaia.
2023ko uztailean jada EZ nuen talde INTRObertsalista bat hemen –EZ han– biltzeko itxaropenik. Etsipenik ere EZ , baina hiru aste behar nituen sarrerak lasai lantzeko, eta Blogak guneko ataria bi astetan betetzen zen. Nire hurrengo sarrera agertzen zenerako aste bat zen aurrekoa ataritik desagertua zela –eta alboko barratik "INTRObertsioa" kategoria, eta iruzkinetan ere agertu EZ...
Horregatik egin nuen auzokideon bilkura deia, atarian egokitzapen batzuk adostu eta atEZainari planteatzeko. Berriz ere inork EZ zuen erantzun. Zergatik? Inork nire deia jaso gabe? Bakarren batek edo batzuek jaso bai baina EZados, kontra edo EZaxola? Nire aurreko deia ere jasoa, jada, eta EZados, kontra edo EZaxola? Ala hura EZ eta hurrengoa bai, baina EZados, kontra, EZaxola...
- Ala aurrekoa bai eta –EZados, edo kontra– nire hurrengo sarrera eta dei guztiekin ere EZaxola?
Berriki azken dei bat egin dut –Afrikako gaiak euskal Wikipedian lantzeko talde bat eratzeko–, eta berriz ere inork EZ du erantzun. Zergatik EZ? Inork EZ du jaso? Batek edo batzuek azken hau bai, edo azken biak, edo hiruak. Eta paso, neka, nazka... eginda, nire dei honetaz, edo guztietaz.
- Edo jaso edo erantzun EZinda, deiak egiteko nire modu, medio edo tratamendu EZegokiengatik?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: