Labirintologia (2. maila): Igerilekua

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2024-11-26 11:16

introbertsioa@gmail.com 1732616406298

Gaur goizean herriko igerilekura joan naiz. Igeri egin eta, aldageletara bueltan, poltsa eta toalla bat zeuden banku gainean, nire takilako atea blokeatzen. Ondoko takilako atea ere bai; baina ez hainbeste, blokeatu, poltsa eta toalla haien jabearen takila baldin bazen –kalkulatu dudanez.

Gainera, banku azpian beste zapatila pare bat zegoen –aurretik ez zegoena–, nirearen ondoan. Horregatik hautatu dut takila hori: ondoko BIak hutsik egonda mugitzeko  leku gehiago izango nuelakoan. Jakina, oker egon nintekeen –batzuek zapatilak ere takila barruan sartzen dituzte.

  • Ongi irakurri dut, orain arte –emandako datuen arabera–, BI takila horien inguruko espazioa?  

Jakina, baliteke besteek ez begiratzea banku azpian dauden zapatilei, takila bat hautatzerakoan. Izan ez dutelako nire kalkulu bera egiten, edo berdin zaielako ondoko BI takilak hartuta egotea edo ez –poltsa eta toalla haien jabea, kasu.

Agian momentu bateko kontua zen –jabea pixa egitera joanda, edo– . Ez: poltsa eta  toalla haiek doi apartatu –hurrengo takilako atea blokeatuz; azpian zapatilarik ez–, nire takila ireki, toalla eta xaboia hartu, dutxatu, jantzi eta –badaezpada, nire takila hutsik egonda, ziur–, poltsa eta toalla haiek berriz mugitu ditut –haien jabearen baimenik gabe, berriz– haien jabeak utzitzako lekura.

  • Duda piztu zait momentuan, eta etxera bueltan itzali ez, oraindik: zuzen eta ongi jokatu ote dut?

Jakina, duda hori Blog honetara ekarri badut, ez da aldageletako arauak eta jokaBIdeak aztertu nahian. Baizik eta espazioaz –izan publikoa, edo pribatua–, eta bere banaketaz, oro har, egiten ditugun irakurketak. Oso ezberdinak, datu gutxi batzuen bueltan. BI hitzetan: oso laBIrintikoak.

Eta jakina, badaude datu gehiago, nik eman gabe ere kontutan hartzekoak: takilak estuak dira; berdinak dira; ez dute jaberik, batek momentuan hautatu arte; giltza dute, jabe berriak giltzatu arte; askok –nik, kasu– ez dute giltzatzen; takila gehiago zeuden –gureen gainean ere, hau da, gure mugitzeko leku berean–; gero eta mugitzeko leku gutxiago dago takilak bete ahala..., etab.

  • Halere, LaBIrintologiako 2. maila honetan, aski da datu gutxi horiekin: BI takila, BI zapatila pare, poltsa eta toalla bat nire takilaren aurrean, nik nire poltsa eta toalla nire takilatik ezin hartu...

Espazio indiBIdualez ari naizenez, soilik. Askoz datu gehiago behar dira espazio kolektiboak eta haien irakurketak –izan inbaditzaileak, edo defentsiboak, prebentiboak, estrategikoak..., etab.– aztertzeko –LaBIrintologiako 7. mailako gaia, edo–. Halere, igerileku publiko bateko aldageletan gaude, non denetariko jendea daBIlen –BI sexutan banatuta, oro har–, oso estu, BIluzik, umel...

  • Eta kontutan hartuz INTRO jendearen inguruko Blog batean ari naizela, bai espazio fisikoa, bai mentalak –bai pertsonalak, bai sozialak– gogoan.

Batetik, ziur nago zuzen jokatu dudala poltsa eta toalla haiek –haien jabearen baimenik gabe– nire takilatik doi apartatzean –bestela, ezin nuen nire takila ireki eta nire poltsa eta toalla hartu.

Bestetik, ez nago hain  ziur zuzen eta ongi jokatu dudan berriz mugitzean, haien jabeak utzitako lekura –honen baimen espliziturik gabe–. Baliteke jabeak baimen inplizitua eman izana, aurretik, bere gauzak doi apartatzeko –banku gainean, takila bat harago; ez banku azpira, edo bere takila barrura, ziur–, beste bati lekua kentzen ziola jakinda...? Ez, nire ustez –ez lituzke traban utziko.

Bai baliteke gero ematea, traba egin dutela jakinda, baimen diferitu bat. Esplizitua, ni nire takila aurrean banengo, oraindik. Baina baliteke bere baimen oro ukatzea ere, eta kargu hartzea niri, bere gauzak ukitzeagatik –denetariko jendea dago–. Kontua da ni ez nagoela han, jada. Eta utzi dituen leku berean –inork ukitu gabe, bere ustez– aurkitu dituela berak bere gauzak –BIrtualki.

  • Ongi egin dut, beraz? Merezi zuen berak neurri zuzentzaile bat, nire aldetik? Besteen lekua har ez dezan, berriz.  Merezi zuen egoerak –igerilekuko arduradunen bidez–, ohiko bihur ez dadin?

Zer neurri –inplizitu edo esplizitua– nire aldetik? Nire ustez, ez zen aski  haren gauzak takila bat desplazatuta uztea.

Esan bezala, hau ez da salaketa bat, igerilekuko arduradunei zuzendua, edo. Baizik eta azterketa bat –EXTRO putzuetan igeri egitera ohitzen ez den INTRO jendea gogoan. Zer neurri tipo, beraz? AdiBIde gisa, txiste lohi bat:

  • Tipo bat igerilekura joan eta atezainak ez dio sartzen utzi. "Zergatik ez?". "Uretan pixa egin duzulako". "Baina mundu guztiak egiten du pixa, uretan!". "Agian bai, baina ez tranpolin gainetik".

Esan bezala, egoera lohia, irrigarria –ustez– eta irreala da. Baina azter dezagun, datuz datu.

Tranpolin gainetik –ustez– jendea dagoen uretan pixa egitea ez da jokaBIde normal edo erosoa. KonBIkzio eta inplikazio pertsonal sendo bat eskatzen du –zerbaiten alde edo kontra–. Ez baita momentuko larrialdi baten ondorio izan: tipoa ez da desenkusatu. Bere jokaBIdea justifikatu du esanez mundu guztiak egiten duela pixa, uretan. Zergatik igo da bera tranpolin gainera, egitera?

BI arrazoi tipo azter ditzagun. Bat, salatzailea: jendea dagoen uretan pixa egiteko ohitura –bere ustez– orokorra salatzea. Inplizituki: ez du atezainaren aurrean alegatu. Uretan igeritan zegoen jendearen aurrean ere salatu ez zuen seinale.

  • Edo bai salatuta sentitu zen –zure ustez–, jendea?

BIgarren tipoa exhiBItzailea da: bere ustez normala den jokaBIde orokor hori modu deigarri –eta agian kitzikagarri– batez egitea, berak.

  • Uretan dagoen jendearen baimen inplizituaz –bere ustez.


Utzi iruzkina: