IpuINTRO bat

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2022-10-23 19:56

introbertsioa@gmail.com 1666547926053

Ai, oraindik ez dakit nondik ekin eskolaren gaiari! Beraz, bitartean ipuINTRO bat kontatuko dut, sozializazioari buruz, oro har. Izenburua du: Ez da zozoentzako herria.

BehINTRO bazen herri txiki bat. Plaza erdian zuhaitz bat zegoen, banku zirkular batek inguratua. Baina ez erabat: bankuaren zirkulua ez zen erabat ixten. Bi muturrak ez ziren elkartzera iristen: tarte bat zegoen banku gabe (erloju baten esferan, 11:55ean bi orratzek duten angelua, gutxi gora behera).

  • Doi-doi ipurdi batentzako tartea zen, hamaika bat ipurdi sartzen ziren banku batean.

Herriko gazteak ilunsentian elkartzen ginen plazako bankuan. Ni oso puntuala izaten nintzen, beti lehenetakoa iristen. Lehena iristen zena, banku erdian jartzen zen (5:30ean, hor nonbait). Ni bigarrena iristen banintzen, lehenaren ondoan jartzen nintzen (6:35ean, adibidez). Eta hirugarrena iristen banintzen, lehenaren ondoan, beste aldean (4:25ean). Hori zen, nire iritziz, jokabide egokiena.

  • Horregatik, ez nuen ulertzen ni lehena iritsi eta hirugarrena bigarrenaren ondoan jartzen bazen, beste aldean (7:40an). Eta gero laugarrena hirugarrenaren ondoan (8:45ean).

Ipurdiz kalkulatzen nuen zenbat falta zen gauerdira arte. Bitartean zenbat lagun gehiago etorri beharko ziren, norbait nire ondoan (4:25ean) jarri arte. Bere ipurdia ordu edo desordu hartara behartuta, baztertuta, edo zokoratuta. Hurrengoa iritsi eta bere ondoan, beste aldean (3:20an) jarri artean, behintzat.

Nire kalkuluak ez ziren beti betetzen. Batzuetan, iritsi berriak ipurdia sartzen zuen tarteko ordu batean, berak hautatutako bi ipurdiren artean, eta beste ipurdi eta ordu guztiak ere desplazatu egin behar ginen, bi aldeetara.

  • Gau askotan, bada, gau erdian, etxera biltzeko orduan, nik ordu bat atzeratuta (10:55ean) edo aurreratuta (01:10ean) ikusten nuen nire burua.

Gero, etxean, egunsentiak oraindik esna aurkitzen ninduen, ohean, negarretik gelditu ezinik.

 VIAFARA taldea, "Inoiz ezer izateko" kanta


Utzi iruzkina: