INTROhistoria (0): F. Jordan

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2023-05-03 20:48

introbertsioa@gmail.com 1683139818374

INTRO eta EXTRObertsio hitz pareak mende bat bete zuen 2021ean. Mendeurrenak ez zuen Jungen Tipo psikologikoak liburu tzar eta famatuaren edizio berri bat ekarri  –ez espainolez, bederen–. Pena da, izan ere, oso ale gutxi eta garestiak geratzen dira, liburu denda fisiko eta digitaletan. Eta INTRO eta EXTRO kontzeptuak oso estandar eta merkeak, foroetan.  

Ideia okerrak baziren –askok diotenez–, ez dira zuzendu egin, hain zuzen. Lehen ideia okerra da Jungek sortuak direla. Hitzak bai, ez ordea adierak; Jungek berak jaso zuenez, Furneaux Jordan delako batek proposatu zituen lehenago, liburu txiki eta bitxi batean.

  • Furneaux... Izen hori irakurrita, zer esango zenuke, gizon ala emakumezkoa zela?

Hamarkadak dira literatura, zinema, musika... ingelesak gogokoak ditudala, baina ez dut gogoan izen hori inoiz irakurri edo aditu dudanik. Dena den, Furneaux Jordan doktorea 1830an jaio eta 1911n hil zen. Oso arraroa litzateke garai haietan emakumezkoa izatea, ezta?

Halere, Jungek dio Jordanen liburua –Izaera, gorputzean eta leinuan ikusten den bezala, 1896– bere kolaboratzaile ingeles bati zor ziola: Constance Long doktore andrea. Jung, azpimunduko jauna biografian, Colin Wilsonek –edo Amelia Brito itzultzaileak, agian– dio, berriz, Constance Long doktore jaunak eman ziola liburu horren berri, Jungi.

  • John Furneaux Jordan... Jarraitu aurretik, zer esango zenuke, INTRO ala EXTRO zela?

Character as seen in body and parentage liburua Interneten dago irakurgai. Lehen partea –40 bat orrialde–  baino ez zuen Jungek aztertu, non lau izaera tipo orokor bereizten diren. Jungek bere hitz berriez izendatuak: EXTRO gizon eta emakumeak, eta INTRO gizon eta emakumeak.

Jungek dio INTRO emakumea agertzen dela lehena, Jordanen liburuan. Jordanek "emakume apasionatuena" deitu zuena. Baina "emakume aktiboa eta apasionatu gutxiena" agertzen da lehenago. Hau da, EXTRO emakumea. Nola nahastu zen, horretan, Jung?

  • Ez zuen Jordanen liburua Zurichen? Londresen hartutako oharrekin soilik lan egin zuen? Long doktoreak bidalitako oharrekin, soilik?...

"Aktibo" adjektiboa kendu zion Jungek, gainera –ez omen zion konbentzitzen–. Hirugarrena, EXTRO gizona dator, "apasionatu gutxiena", eta "aktiboa", Jordanen arabera. Eta laugarrena, INTRO gizona, "apasionatuena eta gogoetatsua" .

"Gogoetatsu" adjektibo hori ere kendu zion Jungek –INTRO emakumeari ez, Jordanek ez baitzion jarri...

INTRO gizonaren atala da laburrena, eta pasioa, hain zuzen, sumatzen du Jungek faltan. Baita beste ataletako juzku zorrotzak ere. Ondorioa ateratzen du Jordan bera INTRO izan zitekeela. Ez objektibotasun falta salatuz, baizik eta "bere itzalaren ezagutza falta".

  • Jungek berak aski zorrozki juzkatzen du Jordan. Jung bera zer zen, INTRO ala EXTRO gehiago? Hori, hurrengo atalerako.

Jordanek, bere liburuko azken partean, figura historiko batzuk aztertzen ditu, fisiologikoki ere. Bere ustez –eta Jung berarekin bat dator, hor– askoz gehiago dira EXTRO figura historikoak.

Goiko irudian, nor da zer, zure ustez? Charlotte Bronte, Isabel I. erregina, Dante eta Napoleon. Soluzioa: 1-intro; 2-extro; 3-intro, 4-extro.


Utzi iruzkina: