INTROdependentzia (5): Lurraldetasuna (aisialdian)

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2022-12-11 20:04

introbertsioa@gmail.com 1670785580290

16:00- Etxera iritsi, pott eginda, eta ordu pare bat izaten ditut, patxadarako. Bazkaldu, goizeko kontuak etxekoekin partekatu. Partea, prentsa: auto istripu bat, gasolioaren prezioa, gasarena, gas isuriak, negutegi efektua, gradu bat gorago mende amaierarako... Macron eta Putin, Biden Saudiar Arabian, errege emeritoa Qatarren, erregai fosilen hornidura Europan...

  • Klima ote da aldatzen den bakarra? Eta prezioak, goraka. Izen edo aurpegiren bat, han edo hemen...

Madrilgo hauteskundeak, edo Frantziako Asanblea Nazionalekoak: gure lotura historikoei zor, parte hartze sinboliko bat uzten digute Pirinioen alde bateko eta besteko euskaldunoi. Gurean, Txibite da oraindik Komunitateko burua, Erkidegokoa Urkullu, eta Elkargokoa Etxegarai.

  • Bai, holakoa da nire EH burujabeko goi agintaritza partekatua. Eta gure goi ordezkaritza, txandaka.

Nafarroako gure goi buruzagiak zazpi dira: Iruñeko Txibite, Tuterako Toquero, Lizarrako Leoz, Tafallako Garbayo, uste dut –barkatu, ez ditut gogoan Zangozako, Agoizko eta Behe-Nafarroko buruen izenak eta aurpegiak; bat PSNkoa, uste dut, eta beste biak independienteak.

  • Zazpi hauek ez dira txandakatzen; denen artean bat aukeratzen dute, aho batez edo –gaur egun bezala– gehiengo sinplez.

Eguraldia eta gero, euri, bero edo hotz handia egiten badu, film edo serie baten atala (erdaraz, barka), liburu (euskaraz urtean 12, bitik bat erosiak) edo aldizkari batena (hirutik bi euskaraz). Musika, lan egunetan, autoan entzuten dut, batez ere (CDak, hirutik bi erosiak, 12 bat urtean, hirutik bi kontzertuetan, eta euskaraz). Asteburuetan, hirutik bat euskaraz, Spotifyn.

  • Eguraldia hobea bada, buelta bat herri inguruan, edo liburutegira, astean bitan igerilekura...

Astean behin, edo bitan, arratsaldeko plan bat Iruñean: liburutegiak, Filmoteka, Planetarioa, Golem, Geltoki, Katakrak, Plazara, Kondestable, Zaldiko, Laba, Karrikiri...  Ez, ez dago aukera falta –are gutxiago leku falta–, Iruñean ere, nire EH burujabearen koordenaden artean.

Asteburuetan, ahal bada, autoa (eta NA-121-A) ez hartu, berriz. Are gutxiago AP-8 edo A-63 ikaragarriak. Baina herrian edo inguruan ekimen edo ekitaldiren bat baldin badago –hitzaldi, antzerki, kontzertu, proiekzio...­–, ahal bada, ez huts egin. 

  • Are gutxiago mendira, 3-5 orduko buelta bat, euri, bero eta hotzaren arabera, %100 gozatzen nire EH burujabearen lurraldetasunaz.

Beste norbaitekin, gozatu? Hurrengo atala: erkidetasuna.


Utzi iruzkina: