INTROdependentzia (4): Lurraldetasuna (goizez)

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2022-12-04 19:35

introbertsioa@gmail.com 1670179131676

Ez ahaztu: 61 urte ditut, eta modu bat aurkitu dut nire bizitzako azken urteetan EH burujabe batean bizitzeko. Nire bizimodu –konparatiboki– lasaian, Nafarroako herri txiki batean, zonalde euskaldunekoa. Badakit ez dela nornahirentzako formula egokia.

Goizeko 6etan jaiki. Esnatu berri edo ez, edo lokartu berri, esna luze egon eta gero. Dena den, zortzi ordu dira, jada, gure etxean bezala inguruetan –Sarea barne– ez dagoela ezer disruptibo edo inbasiborik. Nire EH burujabea da, guztiz.

7:00etan abiatu, autoan. Ordu bateko bidaia dut Iruñeraino, eta lehen kilometroan bertan pare bat abisu izaten ditut: kontuz! Eta bi errepaso: errepidea ez da niretzat bakarrik, eta gidatzeko modu ezberdin asko daude.

  • Zer esanik ez gero, NA-121-A ikaragarrian. Beti zalantzan, mundu zibilizatu batean ote nagoen.

Nire EH burujabean bai, zalantzarik ez, hor. Baina ez guztiz; parte bat hibridoa da. Izan ere, autoan bakarrik noanean, mundua bi espaziotan banatzen da: kabina barnekoa –ez beti zibilizatua–, eta kanpokoa. Eta kanpokoa ere, bitan: bide zirkulagarria, eta inguruak.

  • Bide zirkulagarria da, bada, lurralde hibridoa, partez. Gainerako guztia nire EH burujabea da, guztiz.

8:00- Lanean hasi, D ereduko ikastetxe batean –publikoa edo ikastola, berdin da–. Hezkuntza arloko –eta burokratikoko– erronketan aurrera, nahi, behar eta ahal baino motelago. Eta nahi baino abisu, errepaso, eta parte hibrido –eta zibilizatu gutxi– gehiagoz.

Gero etxera buelta, beste ordu bat. Berriz zalantzan. Gidariok gida-baimena berriz ateratzeko gai ote ginateke? Edo mantentzeko gai, kamara batek gure maniobra guztiak grabatuz gero?... Zorionez, guretzat, Trafikoko poliziak ezin ditu errepide tarte guzti-guztiak zaindu, ez portaera eta maniobra txar gehien-gehienak zigortu.

  • Bi errepaso, berriz: gidariak adina gidatzeko modu ezberdinak daude, eta 2-3-4 errei besterik ez. Zer dio Trafikoko araudiak, horren aurrean? Zer irakasten dute Auto-eskoletan?...

Dena den, bazkaldu baino lehen zortzi ordu dira, jada, parte hibridoak –eta zibilizatu gutxiak– dauden espazioetan. Batez ere, errepideko bi orduetan; ia minutu oro, tarte batzuetan. Horren aurrean, berdin da Garraioko burua Ciriza, Arriola, Béchu edo Urlia izatea. Edo Hezkuntzako burua Gimeno, Bildarratz, Ndiaye edo Sandia izatea. Edo Poliziako burua Berendia.

Horregatik dira hibridoak, parte horiek, partez. Burujabetza pertsonal oro burugabetu egiten baita, oso erraz, hor. Eta burujabetza kolektibo oro oso zaila baino ezinezkoa baita, hor.    

  • Zorionez, niretzat –esan bezala–, lan egunetako goizetan nire gainerako lurralde guztia %100 EH da, eta guztiz burujabea.

Hurrengo atala: Lurraldetasuna (aisialdian)


Utzi iruzkina: