INTROdependentzia (0): Ura bere bidean

introbertsioa@gmail.com 1641464332745 INTRO bertsioa | 2022-11-06 20:53

introbertsioa@gmail.com 1667764639433

"Elkarrekin harremantzeko modu INTRO bat bilatu", proposatu dut aurrekoan. "Elkarrekin bilatu", pasa zait zehaztea. INTRO honek, horrek edo hark bakarrik bilatzea ez lihoake inora. Bidai kolektibo eta interaktibo bat izango da, izatekotan. Maila pertsonalean, nik behintzat ez dakit bereizten, askotan, kanpotik inposatutako mugak eta nik nire buruari jarritakoak.

INTRO bidaide gehiagoren zain, bada, kontatuko dut enpresa kolektibo baten parte izateko nire INTRO eredu bat. Ez du zertan beste inorena izan, ezta nire eredu bakarra ere.

  • 6 bat ataletan kontatuko dut. Hau da 0 atala.    

61 urte bete ditut; 60 bete nituenean egia bat onartu nuen, eta erabaki bat hartu. Hau da egia: ez dut EH batu eta burujabe bat ezagutuko; ez gaztetatik amets egin dudan bezala, behintzat. Eta erabakia: beste eredu edo modu bat bilatu, eta nire bizitzako azken urteetan EH burujabe batean bizi.

  • Modu bat bilatu eta aurkitu. Ideia baitzen lehen egunetik bertatik EH burujabe batean bizitzea. Eta lortu egin dut, egunez egun, ia 365, jada.

Badakit, noski, hori lortzeko nire buruari engainatu egin behar izan diodala, askotan, ia egunero. Baina noiz ez diot nire buruari engainatu, ia egunero, nire bizitzan zehar?  Nahi gabe –ustez–. Pentsamendu eta sentimendu itxi eta ilunen iturri, gehienetan.

Zergatik ez erabili, bada, eskarmentu luze hori, nahita, bizipen ireki eta argitsuen alde? Dogma megalitiko, totem monolitiko eta tabu paralitikoen artean bahitutako harri koxkorrentzako ate eta aurrera bide.

  • Azken finean, jende likidoa omen gara, jendarte likido batean (Bauman, Zygmount, Zygmunt, Ziygmunt?). "Ura izan", nor zen hori zioena (Buda, Konfuzio, Bruce Lee?). 

Egia da, ia egunero topatzen dugu zer edo zer, aski solidoa dena, edo dirudiena. Zamak, trabak, traumak... bihurtzen dira, maiz. Ezin dut, bada, haien zimur eta zirrikituetan zehar jario (Csikzsentmihaly, Csikszentmihalyi, Csikzsentmihaly?). Presatu gabe, eta presatu gabe. Ez ur lasterra, ez ur geldia.

Nire EH burujabearen lehen urteurrenean, beste erabaki hau hartu dut: hemen partekatzea. Zuretzat ere lagungarria izan daitekeelakoan. Mingarria ere izan daiteke, badakit; horregatik abisatzen dizut, hasieratik: be water, my friend.

  • Hasteko: izena. Zer izen aukeratu?

K

 

 


Utzi iruzkina: