EZ naiz monsieur Turner
- LabirINTROlogiako 3. maila gainditzen dudan bitartean, hasiko naiz egiten XXI. mende hasierako mapa bat, non agertuko den espazio indibidual eta kolektiboen arteko muga –edo inoren lurra.
EZ baduzu izenburua, lehen begi kolpean, EZerekin lotu, KLIK bakar batEZ aurkitu dEZakezu, Blog honetan bertan, EZ naiz monsieur Bovary sarrera. Jakina, baduzu "Bovary" abizena zerekin lotu. Eta "Turner" ere, Turner batekin baino gehiagorekin, agian. EZ baita batere berEZia anglosferan, EZta –gurea bEZalako– orbita anglofonoetan ere. Agian zailagoa da bereiztea "zer Turner" den?
EZ. Monsieur trataeraz, gainera. Badago Mr. Turner –margolari ingeles famatuari buruzko– film EZagun bat. FrantsesEZko bertsioa izan liteke? EZ bilatu internetEZ: EZ da. EZta frankofoniako pertsonaia ingeles posible bat ere, EZ historikoa, EZ fikziozkoa. Nor da, bada, monsieur Turner?
- EZ bilatu izen-abizenEZ ere: "Richard Turner". EZ da lehen mila emaitzen zerrendako Richard Turner horietako bat –famatuena, magoa.
Lehen mila egiaztatu ditudanEZ, baina ziur nago lehen hamar miletan ere EZ dela agertzen, gure monsieur Turner. Horra, bada, lehen pista bat: literatur pertsonaia bat da, fikziozkoa. EZ batere bazterrekoa, EZ pentsa: Nobel Sari batena da, bere liburu EZagunenekoa –eta euskaraz dagoen bakarra–. Hori bai, bera EZ da liburuko pertsonaia nagusia; bere emaztea da –madame Turner.
Konparaziorako, Blog honetako idazlea EZ da –jakina– Nobel Saria. Eta gainera, EZ du ingelesEZ –EZ frantsesEZ, EZ espainolEZ...– idazten ere, euskara hutsEZ baizik. Eta 40 urtetan bere liburuek EZ dute gainditu euskal argitaletxeen gutxieneko langa ere. Beraz, pentsa bere pertsonaiak zer postuetan agertu daitEZkeen –"interveld" deituko dudan– interneteko algoritmoen hierarkian.
- EZ baduzu euskal literatura jarraitzen, azken 40 urteotan –narratiban soilik– 1600 bat liburu izan litezke; beraz –12 ipuin badira, bataz beste, bilduma bakoitzeko–, ia 10.000 pertsonaia nagusi.
Bide batEZ, hurrengo sarreretarako gai posible batzuk ere lotu nitzake, EZta? EZ naiz monsieur Curie, edo EZ naiz monsieur Butterfly –edota EZ naiz monsieur Birrots, zergatik EZ?–. Eta –bide batEZ– lotzeko beste hari posible bat da Blog honetan bertan aurkitu daitekeen Ni EZ naiz Mikel Laboa sarrera, edo –zergatik EZ?– Asiskoren azken proiektua –Ni EZ naiz sorgina dokumentala.
Hariak hari, gure Turner EZ da liburu osoan "monsieur Turner" gisa agertzen. Eta bere emaztea "madame Turner" gisa ere EZ. Nahiz eta "madame Bovary" bat den, XX. mendeko bertsio bat. EZ dena Normandiako herri txiki batean bizi, Parisekin amesten, EZ; Hego Rhodesiako –gaur egungo Zimbabwe– Ngesi eskualdeko baserri galdu batean bizi da Mary Turner –senarrarekin.
- Eta –150 bat kilometrora dagoen– hiri hurbileneko denda, kafetegi eta zinemekin amesten du.
Senarra, berriz –hiria, jendea... eta zinema bera ere batere gogoko EZ dituena–, "ohituta zegoen edozein matrimonio, txarrenak barne, bihurtzen den bakardade partekatura" dio D.L. idazleak.
Hona, bada, azken pistak: Turner horien sortzailea idazle afrikar bat da –5 Nobel Sari egon dira–, emakumEZkoa –9, afrikarrak 2, biak zuriak–, baina bera Kermanxahn jaioa –gaur egungo Iranen.
Turnertarren baserria veld izeneko natura basaz inguratuta dago –hortik sortu dut "interveld" hitza–. Lur gorriko lautadak, belar eta sasi idorrak, idorteak, suteak... Baserri zuriak eta herrixka beltzak han eta hemen sakabanatuta. Baserri zuri hurbilena –slattertarrena–, 8 bat kilometrora.
- Halere, turnetarrak dira inguruko txutxumutxuetako protagonista nagusiak. Izan ere, EZ dute inguruko jendartearekin –zuriarekin, esan nahi dut– bat egin.
Beltzarekin ere EZ, jakina. Geografikoki askoz hurbilago egon arren; baserritik kilometro batera dago herrixka beltza. Hor aurkitzen ditu Turner jaunak bere landetarako langileak. Eta etxekoak, Turner andreak etxetik bota ahala –izan ere, historikoki bai, askoz urrunago dago jende beltza.
"Historikoki" idatzi dut, urruntasun kultural, sozial, ekonomiko eta politiko guztiak bildu nahian.
Etxerako hartu duten azken langileak Moses du izena –abizenik EZ–. Misio kristau batean hEZia, han ikasi zuen pixka bat idazten eta irakurtzen –eta "Madame" deitzen dio Turner andreari.
- Ez naiz istorioan sartu behar, hemen –oso interesgarria den arren–. Hasieran esan bezala: XXI. mende hasierako jende banakoaren eta kolektiboen arteko mugen mapa bat egiten hasi naiz.
XX. mende erdialdean gaude, ia mundu beltz osoa inperio zurien parte, oraindik. Baina oso urte gutxitan, munduko estatu subiranoak pasako dira 50 bat izatetik ia 200 izatera –ia 50 Afrikan.
Historian bai pixka bat sartuko naiz: EZ turnertarrek, EZ slattertarrek, EZ Mosesek... –eta agian Doris Lessingek ere– EZin zuten inola igarri Abel Muzorewa edo Robert Mugabe izeneko beltzak misioko –bat metodista, bestea katolikoa– eskola pasa eta –atzerriko– unibertsitatea gainditzen ari zirela, biak estatu subirano bateko buruak –bat 6 hilabetez, bestea 37 urtez– izateko bidean.
Eta azken mendeetako potentzia nagusia erortzen, eta bi potentzia nagusi berri goian, elkarren aurka. Eta mende erdi batean, haietako bat erori da, eta bestea gainbeheran doa, eta hamar bat potentzia berri goraka, eta elkartzen, haren aurka –bat, veld berean, Zimbabweren mugakide.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: